Pinseque aurkari gogorra Laubururentzat / Pinseque otro duro rival para Lauburu
David Uzkudun: “Gure herriak merezi duen ikuskizuna eskainiko dugu” Larunbatean, Mikel Diestroren mutilak Pinseque A.D. hartuko dute. II. multzoko talderik indartsuena da Aragoiko taldea. Aurrez aurrekoa Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da 18:00etatik aurrera. Daniel Salanuevak gidatutako taldea ligako egungo txapeldunordea da. Pasa den kanpainan azken jardunaldira arte, Aragoiko beste taldearekin ibili zen titulua lortzeko lehian, baina azkenean Colo Colo Confort taldeak eraman zuen, ligako txapelduna izendatu zutelarik. Hain zuzen, piparreroak Colo Colo taldeari moralki indartu zituen partidu ikusgarri bat irabazi ondoren datozte talka berri honetara, David Uzkudunek zioen moduan: “Egungo txapeldunaren aurka lortutako garaipenak konfidantza ematen digu, kategoriako lantalderik osatuena [...]