AZKEN BULTZADA GABONAK BAINO LEHEN
Lauburu KE Ibarrak CDE Dehesa Villalbaren aurka jokatuko du bihar Belabietan, 18:30ean, Gabonetako geldialdiaren aurreko azken partida izango den horretan. Lehen itzuliko azken-aurreko norgehiagoka ere bada, eta Jotak zuzentzen dituenak jakitun dira, taulan nabarmen igo nahi izanez gero, oso garrantzitsua izango dela etxean 3 puntuak eskuratzea. Aurkariari dagokionez, hamabigarren postuan dago, ibartarrren puntu kopuru berarekin (16 guztira). Horrela, gaur egun, 5 puntuk bakarrik urruntzen dituzte moreak eta madrildarrak play off postuetatik. Gure entrenatzaileak dioenez, sailkapenak erakusten duen bezala, berdintasun handia aurreikusten da biharko. Badakite erasorako taktika eta kalitate tekniko handia duten jokalarien aurka aritu beharko dutela. Juaristi eta Marcos [...]









