EUSKAL LIGAN PARTE HARTZEKO JAUZIA EMAN DU LAUBURUK

Klubeko kirolari gazteen prestakuntza-ibilbidea zabaltzeko asmoz, Euskal Ligan parte hartzeko erabakia hartu du Lauburuk 2021-2022 denboraldian Klubak ilusioz beteriko apustu sendoa egin du datorren denboraldian eta Euskal Ligan parte hartzeko jauzia ematea erabaki du, oinarritik datozen jokalariak prestatzen jarraitu ahal izateko. Liga honetan parte hartzeak Ohorezko Jubenil Mailan talderik ez izatea suposatzen du. Bertan izan dugun esperientzia ikaragarria izan dela gogorarazi nahi dugu, azken urteetan 3 Liga titulu lortuz. Halaber, aldaketa handi hau gauzatzeko erabakia jokalari gazteak 2B mailako taldetik gertuago sentitzeko helburuarekin hartzen da, Jota Arreguiri larunbatero euskarria emanez. Gainera, kategoria honetan izena emateak Txubelen taldeak, orain arte [...]

2021-07-16T10:48:39+02:0016/07/2021|

DANIK ETA RAIDEK EZ DUTE LAUBURUN JARRAITUKO HURRENGO DENBORALDIAN

Duela 4 urte iritsi zen Dani Ibarrara eta Raid, berriz, aurreko urtean. Biak oso gustora sentitu dira Klubean eta, erabakia hartzea zaila izan dela adierazi duten arren, beren gaztetasuna eta gauza berriak egiteko gogoa medio, beste proiektu batzuetan murgilduko dira hurrengo denboraldian. Lauburutik eskerrak eman nahi dizkiegu elkarrekin partekatutako lorpen bakoitzagatik eta onena opa diegu etorkizunean. Halaber, jokalari nafarrek hurrengo mezua utzi nahi izan digute: Dani: "2017ko udan fitxatu nuen Klub honekin, jokalari eta pertsona bezala hazteko eta ikasteko asmoz. Helburua guztiz bete da. Iritsi nintzenetik etxean bezala sentiarazi naute, entrenamenduetako bakoitzean. Hortaz, eskerrak eman nahi dizkiot Klub osoari: egunero-egunero [...]

2021-07-11T22:57:10+02:0011/07/2021|

LAUBURU IBARRA MAHALAK EZIN IZAN DU AURRERA EGIN ESPAINIAKO KOPAN

Talde ibartarrak Valladolid Tierno taldearen aurka galdu du 2-5-eko emaitzarekin Lauburu Ibarra Mahala Madrilen jokatzen ari den Espainiako Kopan parte hartu berri du. Partida ia guztian zehar aurkaria erosoago sentitu den bitartean, talde moreari kosta egin zaio erosotasun horri eustea eta ezin izan du neurketa aurrera atera. Aitorren mutilak, denboraldi osoko joku moldeari jarraituz, ez dute dudarik izan eta aurkariari goran presionatzea erabaki dute. Presio horri esker, berehala etorri dira lehen aukerak. Lehenik, Ekainen jaurtiketa bat, ondoren, Beñaten beste bat eta, azkenik, Iker Sanchezena. Horrela, taldearen lehen minutuak bikainak izan dira, kantxara aurkaria baino hobeto sartu dela erakutsiz. Aurrerago, [...]

2021-06-13T12:36:23+02:0011/06/2021|

LAUBURU IBARRA MAHALA, ESPAINIAKO JUBENIL KOPAREKIN AMETS EGITERA

Bihar, Lauburu Ibarra Mahala taldeak Madrilera bidaiatuko du Torrejon de Ardozen jokatuko den Espainiako Jubenilen Kopan lehiatzeko. Ibartarrek Galdar FS talde kanariarrari irabazi zioten pasa den astean Belabietan 5 eta 1-eko emaitzarekin. Garaipen horrekin, aipatutako Txapelketako final-laurdenak jokatzeko sailkatu ziren. Lortutakoa epikoa da Lauburu bezalako Klub batentzat, eta argi utzi du oinarritik egiten den lan eskergak izugarri merezi duela. Horrela, Aitor Arevalok zuzentzen duen taldeak hitzez azaltzeko zaila den ilusioarekin ekingo dio esperientzia berriari. Honaino iritsi aurretik asko sufritu eta borrokatu dute. Orain, balio duten guztia erakusten jarraitu nahi dute, egunez egun hobetzeko ahalegina eginez. Esandakoarekin, ostiralean izango da [...]

2021-06-09T17:53:10+02:0009/06/2021|

LAUBURU IBARRA MAHALA ESPAINIAKO TXAPELKETAKO AZKEN FASERAKO SAILKATU DA

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 5-1 irabazi zion Galdar FS Kanarietako taldeari Belabietan eta datorren asteburuan Torrejon de Ardozen (Madril) jokatuko den Espainiako txapelketaren azken faserako sailkatu da Moreek oso partida serioa jokatu zuten porrota oso garesti saldu zuen talde baten aurka eta oso lehiakor aritu zen 40 minutuetan. Lan on horri esker, sailkapen historikoa lortu du talde ibartarrak. Etxeko taldeak partidaren pisua eramanez hasi zuen partida. Beren aldetik, bisitariek, pista erdiko defentsa planteamenduarekin, galera lokalak eragin nahi zituzten etengabe. Erasoari dagokionez, joko bertikal eta gutxi landua bilatzen saiatzen ziren 3-1 sisteman, beren atea arriskuan ez jartzeko eta, aldi berean, [...]

2021-06-06T12:15:07+02:0006/06/2021|

ANTXONEK, ZUMETAK ETA ENDIKAK AGUR ESATEN DIOTE LAUBURURI IBILBIDE LUZE BATEN ONDOREN

Antxon, Zumeta eta Endika, Lauburu agurtzen duten hirukotea Nafarrak eta bi tolosarrek pistak uzteko beren unea iritsi dela erabaki dute eta ez dira 2021-2022 denboraldirako gure 2B taldeko kide izango. Hiruren artean, 20 denboraldi eman dituzte elastiko morea defendatzen, eta, elkarrekin, esperientzia ahaztezinak partekatu dituzte. Horrela, Klubeko kirol zuzendaritza, Jotarekin batera, lanean ari da baja garrantzitsu horiek ordezkatuko dituzten jokalari berriak bilatzeko. Denboraldi honetako kirol emaitza onekin, datorrenean are hobeak lortzea espero da. Asmo handiko proiektu ilusionagarri bati buruz ari gara, ziur bere fruituak emango dituena; batez ere, parte hartuko duten pertsona guztien inplikazio handia kontuan hartuta. Beraz, beren [...]

2021-06-06T10:26:16+02:0006/06/2021|

GUTXI BATZUEK SOILIK LORTU DUTENA

Ligako txapeldun izendatu ondoren, ekainaren 5ean jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak Espainiako Jubenilen Txapelketari dagokion aurre faseko lehen partida. Ibartarrek merezitako lehen postua lortu dute eta, horri esker, Belabietan izango da aipatutako neurketa. Hortaz, esperientzia berezia eta aberasgarria izango da Klubarentzat eta taldearentzat, nahiz eta ikusleek ezin izango duten bertaratu. Gainera, Lauburuk laugarren aldiz hartuko du parte txapelketa ospetsu honetan, non oinarrizko areto-futboleko maila goreneko talde nazional onenek elkarren aurka jokatzen duten. Gutxi batzuen eskura dagoen zerbait da hau dena. Izan ere, talde morearekin batera, Inter, Barça, Boadilla edo Pozo bezalako Klub handiek bakarrik hitz egin dezakete horrelako parte-hartze [...]

2021-06-01T17:56:49+02:0001/06/2021|

DENBORALDI BEREZI BATEN AMAIERA HIRUGARREN SAILKATU GISA

Atzo gure taldeak 20-21 denboraldiko azken partida jokatu zuen Belabietan, Ligako egungo txapelduna den Tafatrans Vulcanizados Ruizen bisita jasoz. Jotak zuzendutakoek irabazi eta zikloa hirugarren sailkatu bezala itxi nahi zuten. Nahi eta ahal, hala izan zen. Izan ere, gogoa izatea eta ilusioa mantentzea da kontua eta talde moreak ezin izan zuen hori hobeto erakutsi. Partida Zumeta, Antxon, Andoni, Raid eta Peñarekin hasi zen. Zumeta jokaldia amaitzen saiatu zen lehen minutuan, baina ez zuen lortu. Handik gutxira, Raid kontra erasoan atera zen, arratsaldeko lehena igotzeko aukera edukiz, baina 1x2 batean gelditu zuten. Markagailua estreinatzeko aukera ere izan zuen Juaristik kanpoko [...]

2021-05-30T19:57:38+02:0030/05/2021|

HIRUGARREN POSTUAREN BILA

Gure taldeak bihar jokatuko du 2020-2021 denboraldiko azken partida. Urtea oso zaila izan da, aldaketaz betea, baina, hala ere, inoiz ez da falta izan ez ilusiorik ez gogorik gure jokalarien jarreran. Horrekin, zer hobe gogorra eta aldi berean polita izan den bidai hau egungo txapelduna den Tafatrans Vulcanizados Ruiz-en aurka etxean lehiatuz ixtea baino. Tafallakoek oso denboraldi ona egin dute eta, Otxartaberekin batera, gure taldeko ordezkariak izango dira Bigarren Mailara igotzeko Play Off txapelketan. Euren ahalmen handiaz jabetuta, Jota Arreguik zuzentzen duen taldeak garaipena lortzea besterik ez du buruan, Zumetak asteroko saio batean zioen bezala, "ahalik eta aho zaporerik [...]

2021-05-28T13:00:04+02:0028/05/2021|

DENBORALDIA BALANTZE BIKAINAREKIN AMAITUZ

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 7 eta 2-ko emaitza batekin irabazi zion Gijón Playas talde asturiarrari eta 21 garaipen eta porrot bakarrarekin amaitu du denboraldia. Moreak, lehen zati bikain batean, Ligako bigarren sailkatuaren gainetik pasa ziren. Garaipen honen ostean, ekainaren 5ean Belabietan jokatuko duten Espainiako txapelketaren atariko fasea prestatzen hasiko dira. Bertan, Espainiako beste multzoetako 2. sailkatuetako baten aurka arituko dira. Zozketa maiatzaren 19an egingo da, 12:30etatik aurrera, Rozasen (Madril), Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan. Besteak beste, Bartzelona (Katalunia), Emotion Zaragoza edo Pirineos Sagrado Corazón (Aragoi), Las Rozas (Madril), Valentzia Maristas (Valentzia), CD Ejido Futsal (Andaluzia), O 'Parrulo Ferrol (Galizia) eta [...]

2021-05-18T11:01:22+02:0018/05/2021|
Go to Top