LAUBURU IBARRA MAHALA BIKAIN ITZULI DA TXAPELKETARA
Aitor Arevalok zuzendutakoek 9-1 irabazi zioten Inter Yesos Castaño talde asturiarrari eta denboraldiko hemeretzigarren garaipena lortu dute jarraian Bi aste entrenatu gabe egon ondoren, COVID kasuek taldeko 6 jokalariri eragin zietelako, behin denak osatuta, moreek garaipen gehiago lortzeko anbizio handia erakutsi zuten. Denboraldia bikaina izaten ari da kirol arloan eta datorren astean La Esperanza Rangers Eskolaren aurka jokatuko duten partidan beste puntu bat lortuz gero, Liga txapelketa irabazteko aukera izango dute. Gaur egun 103 gol alde eta 17 kontra ditu talde ibartarrak, maila nazionalean Ohorezko Jubenil Mailan lehiatzen diren 109 taldeen artean gol gutxien jaso dituena izanik eta, dagoeneko, [...]







