GARAIPEN BALTSAMIKOA
Belabietan Gora Grupo Iron taldeari 7 eta 3 irabaziz, atzo iritsi zen bi porroten ondoren sentsazioak berreskuratzeko balio duen garaipena Jotak zuzentzen duen taldeak Gora bilbotarraren bisita jaso zuen atzo etxean. Partida jokatzeko oso gogotsu, garaipena lortu eta sailkapenaren goiko postuetan mantentzea zen helburua. Hori kontuan hartuta, espero bezala, lehen zatitik hasita, jokoa oso lehiatua egon zen. Bilboko taldea ez da inoiz partidatik jaisten eta, gainera, euren etxean haien aurka jokatu genuenean gertatu zen bezala, baloiarekin jokatzen utzi ziguten, ondoren lehen lerroan presioa egiteko. Horren aurrean, gure taldea kontzentratuta egon zen hasieratik; defentsan lan ona egin zuen eta, erasoan, lasai [...]