HASIERA, LEHEN KONTAKTUA ETA DENBORALDI BERRIRAKO OINARRIAK FINKATZEA
Ia 6 hilabete baloi batekin gozatu ezinik egon ondoren, Lauburuko 2B mailako taldea bihar itzuliko da pistetara arratsaldeko zazpietatik aurrera. Jota Arreguik zuzentzen duen taldea, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako edo Ibarrako Udaleko protokoloek ezarritako prebentzio-neurriak betez bueltatuko da Belabietara. Horrekin lotuta, zehazteke dagoen denbora tarte batean zehar, saioak kirol-maskarekin egingo dira. Gainera, lehen egunetan lesiorik ez izateko, oso garrantzitsua izango da arreta eta kontu handiz jokatzea. Hortaz, bereziki, jokalarien arteko kontaktua landuko da lehen entrenamenduetan. Horrekin guztiarekin, Gasteizko entrenatzaileak, “aurrez aurreko entrenamenduekin hasteko ziurgabetasunarekin" hasiko direla adierazi du, "egungo egoeraz jakitun" izanik. Era berean, jokalariek hilabete luze hauetan zehar [...]