BESTE ASTE BATEZ, GOGOR ARITU BEHARKO DUGU
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, Aitor Arevaloren mutilek Portugaletera bidaiatuko dute Jarrilleros F.S C.D taldearen aurka lehiatzeko. Bizkaitarrek 30 puntu pilatzen dituzte gaur egun, 10 partida irabazi eta 5 galdu dituztelarik. Jokatutako azken partidan, Portugaleteko taldeak bi goleko aldearekin irabazi zion Almi Elorrietako taldeari eta Jose Corredoiraren arabera, "defentsak erasoari irabazi zion". Hala, partida osoan intentsitateari eusten dion taldea dela kontuan hartuta, partida ez da batere erraza aurreikusten ibartarrentzat. Talde moreari dagokionez, hirugarren postuan jarraitzen dute Ligako sailkapenean eta inoiz baino indartsuago daude emaitza on horiei eusten jarraitzeko. Atseden astearen aurretik jokatu zuten azken jardunaldian lortu zuten garaipena funtsezkoa izan zen [...]