NEURKETA BIKOITZA CASTRO BOTERETSU BATEN AURKA
Neurketa bikoitza asteburu honetan Lauburu Ibarra Mahalarentzat Castro Urdiales C.F.S. taldearen aurka. Lehen partida orain arte atzeratutako ligako 2.jardunaldiari dagokio eta Belabietan jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 16:00etan. Bigarren norgehiagokari begira, bigarren itzuliaren barruan ligako 9.jardunaldiari dagokiona, igandean jokatuko da eta bi taldeak goizeko 12:00etan lehiatuko dira Castroko Pachi Torre kiroldegian. Aurkariari dagokionez, 3 partida jokatzetik dator eta guztira puntu bat lortu du orain arte, sailkapeneko bosgarren postuan kokatuz. Kantabriako derbia galdu egin zuen, baita Jarrilleros Peñota Dental taldearen aurka jokatutako neurketa. Azkenik, aurreko astean jokatutako azken partidan, non talde bizkaitarraren aurka jokatu zuten berriz ere, 4 eta 4-eko emaitza batekin [...]







