ERRONKA BERRIA ASTURIASEN
Aitor Arevaloren mutilek Asturiasera bidaiatuko dute aste honetan arratsaldeko 17:30ean Racing de Mieres taldearen aurka jokatzeko. Urtarrilean jokatutako lehen partidan Portus Amanus taldea mendean hartu ondoren, joan den astean Yesos Castañoren aurka jokatu zuten partida oso erronka garrantzitsua izan zen taldearentzat. Hala, partida ibartarren nagusitasunarekin hasi zen arren, zenbait akatsek eta atean asmatu ez izanak hiru puntuak etxean geratzea eragin zuten. Dena den, entrenatzaile ibartarrak partidaren amaieran azpimarratu nahi izan zuen bezala, norgehiagokak esperientzia eta ikasketa bezala balio izan zuen, baita etorkizunean hobetzeko ere. Aipatutakoa kontuan hartuta, aste honetan Asturiasko beste talde bat izango dute aurkari. Kasu honetan, Mieresko [...]