INOIZ BAINO GEHIAGO BORROKATZEKO BALIO DUEN MEREZITAKO GARAIPENA
3 puntuak etxean geratzeko beharraz jabetuta, Alfredo Hualderen mutilak erakusteko gogo handiarekin atera ziren pistara. Hala, hasiera eman zitzaion bai erasoan eta baita defentsan ere etxeko taldea nagusi izan zen partidari. Hasierako txistua entzun eta segundo gutxi batzuk besterik ez zituen behar izan Zumetak lehen gola markagailura igotzeko. Talde moreak ezin zuen hobeto hasi. 1 eta 0-arekin, intentsitatea mantendu zen jokoan eta aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren. Modu horretara, Javi izan zen 2 eta 0-koa igotzeaz arduratu zena, Antxonek baloia lapurtu eta baloia sare barrura bidaliz. Bigarren gol horrek partida ibartarren alde zegoela sinesteko balio izan zuen. Horrela, [...]