MIKEL DIESTRO: “BAGENEKIEN LEHIATZEKO PARTIDA BAT IZANGO ZELA”

Larunbatean Iruñera joan ginen Ligako 25. jardunaldia jokatzera. Aurrean, etxean nagusitzeko bere arma guztiak aterako zituen aurkari bat genuen; izan ere, erditik behera, sailkapenak eszenatoki ziurgabea isaltzen du, eta beharrezkoa dute batzen jarraitzea. Zentzu horretan, guk ere genituen buruan hiru puntuak, Play Off-eko laugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen baitugu. Zierbenak baino puntu bat gehiago izateagatik hura mantentzen jarraitzen dugun arren, Bizkaiko taldea partida bat gutxiagorekin dago gaur egun, asteburu honetan Tudelano Ribera de Navarraren aurka zutena bertan behera geratu zelako.  Beraz, talde bakoitza berea borrokatzeko prest, Dani, Zaldua, Chuky, Ceci eta Rivadullarekin hasi genuen lehen zaria. Baloia jokoan jarri [...]

2024-04-09T10:52:25+02:0009/04/2024|

PORROTA PLAY OFF-ERAKO BORROKAN

Larunbatean Bizkaiko Zierbena taldea jaso genuen etxean. Zierbena da, hain zuzen, sailkapenean atzetik estutzen gaituen taldea, eta gu bezalaxe, astero Play Off-eko laugarren postu hori lortzegatik borrokatzen duena. Beti esaten dugu etxeko partidak bereziak direla bizipenak partekatu ahal ditugulako gure zaleekin, baina are bereziagoa zen asteburu honetakoa, kontuan hartuta aurretik Euskal Ligak jokatzen zuela eta klubak kanpaina polita jarri zuela martxan Belabieta betetzeko. Horrela, Arevaloren mutilen garaipenaren ostean, gure txanda iritsi zen. Gogo handiarekin zelairatu ginen, eta batez ete, 3 puntuen garrantziaz kontziente. Dani, Rivadulla, Gorka, Iván eta Chukyrekin hasi genuen lehen zatia. Lehen minutuak oso azkar pasa ziren, [...]

2024-03-19T21:45:10+01:0019/03/2024|

LAUGARREN POSTUARI EUTSI ARREN, EZIN DUGU ATSEDEN HARTU

Atzo Zaragozara joan ginen Ligako hogeita hirugarren jardunaldian Full Energia Zaragozaren aurka jokatzera. Kontuan hartuta larunbatean bai gure aurretik dagoen Tafak, eta baita atzetik oso gertu estutzen gaituen Zierbenak garaipena eskuratu zutela, bagenekien hiru puntuak atera behar genituela, bai ala bai. Play Offeko laugarren postu horretatik une honetan ez aldentzea funtsezkoa da astez aste argitara atera dugun motibazio horrekin borrokan jarraitzeko. Zaragozara goiz iristeko oso goiz abitu ondoren, Dani, Raul, Ceci, Txiki eta Ivanekin hasi genuen norgehiagoka. Lehen zati oso ona burutzen ari ginela, 13. minutura arte itxaron behar izan genuen Ivanen eskutik markagailua estreinatzeko. Aurkariak seigarren falta igo zuenez, [...]

2024-03-11T19:38:25+01:0011/03/2024|

GARAIPEN DESKRIBAEZINA LIDERRAREN AURKA

Atzo liderraren bisita jaso genuen Belabietan. Areto futboleko ikuskizun on batez gozatzeko gogotsu zeuden zaleekin bete ziren gure harmailak, hain emaitza nabarmenak dituen talde bat jasotzeak sortutako ikusmina zela eta. Dani, Raul, Zaldua, Ceci eta Chukyrekin hasi genuen norgehiagoka, eta lehen minutua gainditu eta 10 segundora, markagailua estreinatu genuen: atezainak Zalduaren jaurtiketa gelditu zuen, baina ez Chukyren ondorengo aldaratzea (1-0). Hain azkar aurretik jartzeak asko lagundu zuen Zaragozakoen kalitatearen aurrean erantzuten, baina, aldi berean, 8. minutuan laugarren falta igotzearen akatsa egin genuen. Lehen zatiaren erdialdea igarota, Taustek liderra izatearen arrazoia erakusten jarraitu zuen, eta berdinketa lortzeko zorian egon zen behin [...]

2024-03-04T22:30:31+01:0004/03/2024|

DESIRATUTAKO LAUGARREN POSTU HORRETARA IGOTZEA EKARRI DU GARAIPENAK

Larunbatean Ribafrechara (Errioxa) joan ginen Ligako hogeita batgarren jardunaldia jokatzera. Gezurra badirudi ere, 23-24 denboraldiari amaiera emateko atzerako kontaketa iritsi da, eta Play Off-eko helburura ahalik eta lasterren hurbiltzea funtsezkoa da taldearen dinamikaren barruan. Horrela, Marcos, Raul, Gorka, Chuky eta Ivanekin hasi genuen neurketa. Lehen zatian, etxekoek aukerak izan zituzten, eta, besteak beste, Marcosen lanari esker, ezin izan zituzten abagune horiek golak bihurtu. Horrez gain, oraindik hobetu gabe ditugun lehiakortasun-alderdi batzuek gure aldetik ezer azpimarragarririk ez sortzea eragin zuten. Bajek ere ez zuten laguntzen eszenatoki horretan. Horrela, lehen gola aldaratze batean iritsi zen, etxekoen atezainak geldiketa on bat egin ondoren [...]

2024-02-27T18:26:44+01:0027/02/2024|

GARAIPEN ESTUA NORTASUN HANDIKO LASKORAIN BATEN AURKA

Atzo Tolosaldeko derbia jokatu genuen Belabietan. Partida honek beti sortzen duen ikusminagatik harmailak beteta, laugarren astez jarraian berriro batzeko erabakia hartuta atera ginen jokatzera. Marcos, Raul, Ceci, Ivan eta Chuky bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Laskorainek pista erdian itxarotea erabaki zuen defentsan, eta horri erantzuten, 5. minutuan Beñik arratsaldeko lehena sartu zuen Gorkaren zerbitzura, azken honek Zalduarekin egindako pareta on bati esker. Handia izan zen markagailua estreinatzeak ekarri zuen euforia, baina soilik minutu bat beranduago, Laskorainek neurketa berdindu zuen: presioa egiten ari ginela pase luze bat eginda, tolosarrek area ertzean asmatu zuten, Beñi defentsan eta Marcos atean gaindituta (1-1). Horren ostean, [...]

2024-02-18T21:04:51+01:0018/02/2024|

PUNTU ERABAKIGARRIA EKARRI DUGU BURGOSETIK

Gaur eguerdian Burgosera abiatu gara 19. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Positiboki dinamika onari eusteko gogotsu, Dani, Zaldua, Raul, Eñaut eta Cecirekin hasi dugu norgehiagoka. Lehen minutuak ez dira batere onak izan. Galera asko izan ditugu, eta ondorioz, etxekoek behin baino gehiagotan izan dituzte aukera bikainak. Hala ere, ez dute lortu markagailua estreinatzea, batzuetan amaieran huts egin dutelako, eta beste hainbatetan, Dani agertu delako. Horri esker, pixkanaka, erreakzionatzen hasi gara. Gainera, Burgoskoak defentsan pista erdian itxaron arren, aukera bat edo beste sortzen jakin izan dugu. Horretan murgilduta, atsedenaldirako 7:31ren faltan iritsi da lehen gola, Zalduaren eskutik, area barrutik (0-1). Segundo batzuk [...]

2024-02-11T00:04:55+01:0011/02/2024|

AURKARI ZUZEN BATEN AURKA EMAITZA IRAULI IZANAREN BALIOA

Larunbatean 2B mailako klasikoetako bat jokatu genuen AD San Juan talde nafarra etxean hartuta. Dani, Ceci, Raúl, Zaldua eta Eñautekin hasi genuen partida, eta markagailua 14. minutura arte estreinatu ez bazen ere, egin zuenean, aurkariaren alde egin zuen, bolea batekin asmatu baitzuen hegaleko sake baten ostean. Horrekin batera, zenbait akatsek atsedenaldira 0-1ekoarekin joatera kondenatu gintuzten. Aldageletatik itzultzean, Diestrok hasierako boskotea errepikatu zuen. Baloia berriz martxan jarri eta bi minutura, San Juanek aldea handitu zuen (0-2) defentsan izan genuen intentsitate falta barkatu gabe. Hala ere, Cecik 1-2koarekin erantzun zuen 24. minutuan, baloia jaso, eta area ertzean biratu eta jaurti zuenean. Gola [...]

2024-02-05T22:57:55+01:0005/02/2024|

JARRAITU BEHARREKO BIDEA MARKATZEN

Larunbatean maila honetako aurkaririk gogorrenetako baten aurka jokatu genuen, haize kontra borrokan aritu beharko genuela aski ondo jakinda.  Dani, Beñat, Ceci, Zaldua eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka eta 40. segundoa iritsita, Beñik markagailua estreinatu zuen jaurtiketa indartsu batekin baloia atezainari eskuetatik ihes egitea eragin ostean. Lehen gol horren ondoren, bigarrenak 2 minutu gehiago baino ez zituen behar izan heltzeko, Raulek egindako aldaratze batean. 0-2koarekin, handia zen motibazioa, eta, horren ondorioz, 7. minutuan Txikik aldea handitu zuen bigarren zutoinetik. Hori gutxi balitz bezala, segundo batzuk geroago, Danik bere punteria atera zuen argitara 0-4koa jartzeko, aurkariari aukeratutako 5eko jokoa antolatzeko ia denborarik [...]

2024-01-29T21:56:37+01:0029/01/2024|

GURE BAJEK ETA AURKARIAREN SENDOTASUNAK AUKERARIK GABE UTZI GINTUZTEN

Larunbatean eman genion hasiera bigarren itzuliari CD Pinseque etxean hartuta. Kontziente ginen joaneko partidan euren aurka lortutako garaipen sendoak ez zuela esan nahi oraingoan ere jokoa norabide horretan joango zenik, eta hala, lehen minutuetan oso berdinduta egon zen dena. Lan gogorrean murgilduta, talde bisitariari bere kalitateari probetxua ez ateratzen uzten saiatu ginen. Dena den, 6. minutuan aurkariak markagailua estreinatu zuen hegaleko sake baten ostean, jaurtiketa batean azpitik sartzen zen baloi batekin (0-1). Gero, lehen zatiaren erdialdera iritsi ginenean, pixka bat nagusitzen hasi ginen, baina berriro ere gola sartu zuten area ertzetik (0-2). Bigarren gol hau mingarria izan zen momentu onean [...]

2024-01-22T23:18:07+01:0022/01/2024|
Go to Top