AITOR AREVALO: “PORROT ETA GARAIPEN GUZTIETATIK IKASTEN DA”
Larunbatean Euskal Ligako taldea Bilbora joan zen Leioa Ibarakiren aurka Ligako 12.jardunaldia jokatzera. Gure entrenatzailearen arabera, norgehiagoka aukera paregabea zen moreak taulako lehen postuan jartzeko. Hala ere, taldea esku-hutsik itzuli zen Ibarrara 3 eta 2-ko markagailuarekin. Norgehiagoka aztertzen, Arevalok esan zigun uste zuela bere mutilak nagusi izan zirela posizio-jokoan, baina fin jokatzea falta izan zitzaiela amaieran. Aitorri gauza batzuk gustatu zitzaizkion, bai, baina, horren aurrean, aurkaria eraginkorra izan zen eta ibartarren akatsez baliatzen jakin zuen. Horrela, gaizki defendatutako hegaleko sake batek, gaizki mailakatutako falta batek eta gaizki defendatutako trantsizio batek lokalen alde jartzen zuen elektronikoa. Aldeko bi golei dagokienez, Unai [...]









