AZKEN-AURREKO PARTIDA AREVALOREN TALDEARENTZAT ASTUARIASEN
Larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan, etxetik kanpo jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak Siero E.F.S talde asturiarraren aurka. Partida apirilaren 17an jokatu behar zen (bigarren itzuliko lehen jardunaldia), baina bertan behera utzi behar izan zuten, ibartarren artean egon ziren COVID-19 positiboengatik. Asturiarrak ondo ari dira lehiatzen Aurkaria sailkapeneko azken postuan dago gaur egun. Horren harira, Arevalok adierazi du bigarren fasean puntu bakarra lortu duten arren, partidetan “oso ondo lehiatzen" jakin izan dutela. Gainera, Elorrietakoren aurkako partidan 2 eta 6-ko emaitza batekin galtzen joan arren, markagailuari buelta eman eta berdinketarekin amaitzea lortu zuten. Hori, gure entrenatzailearen ustetan, “garaipen bat bezala” sentitu zuten [...]









