UNE ZAILA LAUBURURENTZAT
Osakidetzak egin beharreko PCR proben ondoren, Jubenilen Ohorezko Mailan beste 6 positibo egon direla baieztatu dezakegu. Horren aurrean, Klubak animo mezu bat helarazi nahi die kaltetuei eta haien familiei. Horrela, Osakidetzak uneoro emandako jarraibideak betez, plantilla osoa konfinatuta dago. Gainera, Klubak dagoeneko jakinarazi dizkio Espainiako Futbol Federakundeari, horretarako prestatutako bitartekoen bidez, doktoreak Erakunde Federatiboari igorri dizkion txostenak. Ondorioz, kirol-egoeraren garrantzia bigarren mailara pasa da eta nazional mailan jokatzen duten bi taldeen berregituraketa aztertua izaten ari da. Izan ere, OJM-ko jokalarien egoerak eragin zuzena du 2B taldearen egunerokotasunean; Jotaren taldea osatzen duten jokalarien kopurua eskasa baita. Zentzu horretan eta bi [...]









