HASIERA ONA AREVALOREN TALDEARENTZAT BIGARREN FASEAN
Lauburu Mahala Ibarrak 9-1 irabazi zion bigarren faseko lehen jardunaldian Asturiasko EFS Siero taldeari Belabietan. Horrela, Ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du, lehen eta bigarren faseetan lortutako puntu guztiak batuta. Asturiarrek pista erdiko defentsa batekin hasi zuten jokoa, baloiak lapurtzeko asmoz. Bisitariek ezustean harrapatu zuten etxeko taldea, lehen zatiko 38. segundoan markagailua estreinatuz (0-1). 15 jardunaldiren ostean talde batek piparreroei aurrea hartzen zien lehen aldia izan zen. Datu bitxia eta aldi berean aipagarria, esperimentatzeko egoera berria. Gol horrek ekarri zuen antsietatearen ondorioz, baloiaren erritmoa aurkitzea kostatu zitzaien ibartarrei. Aurrerago, Aitor Arevaloren mutilek erasorako plana zehaztuta eduki arren, ez zuten lortzen maila [...]









