EXIJENTZIA ETA JARRAIKITASUNA PLAYOFF-AREN HURRENGO FASERA SAILKATZEKO
Larunbatean Iruñera joan ginen SCDR Anaitasunaren aurka playoff-eko lehen faseari dagokion itzulerako partida jokatzeko. Ibarran elkarrekin bazkaldu ondoren, gure zaleekin elkartu, eta neurketarantz abiatu ginen. Kontzentrazio handiarekin, Dani, Oscar, Chuky, Uri eta Boli bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Jokoa martxan jarri eta segituan etxekoek argi eta garbi erakutsi zuten dena emateko prest zelairatu zirela, eta ondorioz, oso gogorrak izan ziren hasierako minutuak. Horren aurrean, lan gogorra egin behar izan genuen guk ere, lehen gol bat hain azkar irits ez zedin. Ondo eutsita, eta aldi berean asko sufrituta, markagailua ez mugitzea lortu genuen, bizi behar izan genituen aukerak gorabehera: txartel horia [...]









