Gure taldeak ez zuen punturik lortu Pinsequen, esku-hutsik itzuliz 5-2ko emaitzarekin
Atzo Ligako seigarren jardunaldia jokatu behar genuen eta eguerdiko 14:00etan abiatu ginen Belabietatik Zaragozara. Pinseque oso pista zaila izan da beti eta, iaz etxean jarri ziguten zailtasuna gogoan, Jotak zuzentzen dituenak Ibarratik kanpo ere puntuak lortzeko gai direla erakusteko gogoz zihoazen.
Horrela, Chuky, Christian, Adil, Oscar eta Jorgerekin hasi genuen lehen zatia. Aurkariak presio handia egin zuen hasierako momentutik eta horrek baloi garrantzitsu batzuk galtzea eragin zuen. Lehen 5 minutuak pasata, barkatu egin zuen Pinsequek arratsaldeko lehen aukera argia. Bigarren zutoinetik jaurtitzen zuten, baina Jorge ondo iritsi zen urruntzera. Gure aldetik, oso gutxi ari ginen sortzen, Ekainek falta batetik Oscarretik jaso ondoren sartu arte, atsedenaldirako 14:20ra (0-1). Gero, presentzia handia lortuz joan ginen eta Chuky eta Adil bigarrena egiteko zorian egon ziren.
Ondoren, atsedenaldirako 12:25 falta zirela, etxekoek berdinketa lortu zuten zelai erditik egindako kanpo jaurtiketa on batekin (1-1). Hala eta guztiz ere, gero eta gehiago sortzen jarraitu genuen eta, Christianen bolea baten ondoren, Chukyk ia eduki zuen aldaratzean.
Lehen zatiaren erdialdean sartuta, Christianek falta arriskutsua egin zuen, baina Jorgek ondo urrundu zuen jaurtiketa. Halaber, markagailua aldatzeko aukera izan zuen Chukyk korner jaurtiketa baten ondoren, baina baloia atezainaren eskuetan geratu zen. Hala ere, gutxi falta izan zitzaion kolonbiarrari gola sartzeko eta lehen zatia amaitzeko 6:03ra lortu zuen 3×1-eko jokaldi batean (1-2). Berriz ere aurretik jartzea funtsezkoa izan zen arnasa pixka bat hartzeko, batez ere bertakoak sortzen ari ziren abaguneak kontuan hartuta.
Bien bitartean, Jorgek horma bat izaten jarraitu zuen eta ibartarrek defentsan egindako akats bat baino gehiago salbatu zituen. Dena den, atsedenaldirako 1:05-era jarri zuten berriz ere berdinekta markagailuan etxekoek (2-2), eta ondo erakutsi zuten ez zeudela prest barkatzen jarraitzeko. Horren ostean, lapurreta arriskutsu askok urduritasuna sortu zuten gureetan, baina, beste aldaketarik gabe, atsedenaldira joan ginen.
Aldageletatik itzuli ondoren, Ekain, Oscar, Boli, Christian eta Jorgerekin hasi ginen. Pinseque izan zen gola egiteko zorian egon zen lehena, baina Adilek eta Christianek ere markagailuaren norabidea aldatu ahal izan zuten zutoinean amaitu zuten kanpoko bi jaurtiketekin.
Minutuek aurrera egin ahala, estiloa eta jokoaren erritmoa gutxi aldatu ziren. Etxekoek mehatxatu egiten zuten, baina amaieran huts egin edo ez zuten lortzen moreen defentsan aurrera egitea. Dena den, berdinketaren mina nabari zen eta, 8:30 minutu luzeren faltan, aurkaria aurreratu egin zen kontraeraso batean (3-2). Ondorioz, tentsioak gora egin zuen eta Zaragozako taldeak bosgarren falta egin zuen azken txistua entzuteko 7 minutura. Beraz, pixka bat lasaitzea egokitu zitzaien.
4 minutu falta ziren Jotak 5-eko jokoaren alde egitea erabaki zuenean. Nagusitasunean bi aukera oso argi alferrik galdu ondoren, oraingoan gure taldeak igo zuen bosgarren falta. Handik guxtira, jokoari ondo eutsiz, Zaragozako taldeak aldeak handitu zituen, ate hutsera jaurtiz (4-2). Gola sartu eta gutxira, Ikerrek bere bigarren txartel horia ikusi eta kanporatua izan zen. Gero, amaierarako 35 segundora, erabakita utzi zuen partida aurkariak bosgarren golarekin (5-2). Norgehiagoka amaitutzat eman aurretik, Christianek guretzat hirugarrena izango zena igotzeko aukera izan zuen penalti bikoitzetik, baino ez zuen asmatu.
Etxetik kanpo puntuak lortzea ez da erraza eta atzo berriro konprobatu genuen. Horren aurrean, Gabonen aurretik ezarritako helburua lortu nahi badugu, porrota onartzea, hobetzeko erabiltzea eta ahuleziak lantzen eta indarguneak lantzen jarraitzea besterik ez da gelditzen. Talde honen egitura sortzen ari da oraindik eta, egindako lanarekin, ziur gaude, gutxinaka bada ere, gero eta gehiago hurbilduko garela lortu nahi dugun horretara. Hori bai, jardunaldi bakoitzean gugan sinetsi behar dugu horretarako, izan nahi dugun talde hori garela erakutsiz. Elkarrekin. GOAZEN LAUBURU!!!!