Lauburu Ibarra Mahala taldeak Kantabriako Portus Amanus taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etan, Belabietan. Orain arteko partidetan, kantabriarrek garaipen bakarra, bi berdinketa eta zortzi porrot lortu dituzte eta egun Ligako sailkapeneko 12. postuan kokatzen dira. 
Datu horiek gorabehera, garaipena lortzeko lehian buru-belarri dabilen aurkari bat izango dute parez pare Ibarrakoek. Partida bakarra irabazi dutela kontuan hartuta, dena emango dute egoera aldatu eta euren gainetik dauden taldeengana hurbiltzeko behar dituzten puntuak lortzeko.
Aitor Arevaloren mutilei dagokienez, lehenik eta behin, ezinbestekoa da aipatzea Gabonak baino lehen jokatutako azken partidan sailkapeneko egungo liderra garaitzea lortu zutela. Merezitako garaipena izan zen eta talde moreak gaur egun 3 puntura baino ez dagoen lehen postua lortzeko zorian daudela sinestarazteko balio izan zuen. Era berean, garaipen garrantzitsu horretaz gain, nabarmentzekoa da Ibarrakoek bi partida bakarrik galdu dituztela orain arte jokatutako denboraldi guztian zehar, eta horrek Ligan duten inplikazioa eta inoiz amore ez emateko duten gogoa islatzen ditu.
Horrekin guztiarekin, astean zehar egiten duten lan guztiak bere fruituak ematen dituela erakutsiko du taldeak. Sailkapenera puntu gehiago igotzen jarraitu nahi dute eta, beraz, oso garrantzitsua da helburuan kontzentratzea eta jokoan eraginkorrak izaten jarraitzea.
Azkenik, eta taldeak astean zehar entrenatzeko balio izan duten lagunarteko hainbat partida jokatu ostean, entrenatzaile ibartarrak honako hau nabarmendu nahi izan du: “Zalantzekin ekingo diogu larunbateko partidari, baina, aldi berean, gogotsu. Aste honetan bi lagunarteko jokatu eta biak galdu ditugu. Porrotak hazteko eta, aldi berean, gabeziak ditugula konturatzeko balio izan digute. Mentalki talde indartsua izan nahi badugu, aurrerapauso bat eman behar dugu denok, 2020an espero ditugun erronka zailei aurre egiten diegularik”. 
AUPA LAUBURU IBARRA MAHALA!!!!
Beste alde batetik…
LAUBURU K.E IBARRA
Gogoratu klubeko lehen taldeak, Lauburu K.E Ibarrak, Juventud del Círculo C.D. taldearen aurka jokatuko duela larunbat honetan, arratsaldeko 18:30ean, Burgosko Cajacirculo pabiloian. Gipuzkoako txapeldun izan ostean, taldea inoiz baino motibatuago bueltatu da lehenengo itzuliko emaitzei buelta emateko asmoz.
LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIA
Lehen mailako taldeari dagokionez, euren azken partidan, Lasarte-Oriako Eguzki Clínica Dental Aldaz egungo liderraren aurka berdintzea lortu zuen. Horri esker, hirugarren postuari eusten diote sailkapenean, 21 punturekin. Ohorezko Jubenil Mailako taldea bezala, lehen bi postuetan dauden taldeetatik oso gertu daude Txubelen mutilak ere. Horrela, ez dute zalantzarik orain arte egin duten lan ona mantenduko dutela.
AUPA LAUBURU!!!!