JARRAITU BEHARREKO BIDEA MARKATZEN

2024-01-29T21:56:37+01:0029/01/2024|

Larunbatean maila honetako aurkaririk gogorrenetako baten aurka jokatu genuen, haize kontra borrokan aritu beharko genuela aski ondo jakinda. 

Dani, Beñat, Ceci, Zaldua eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka eta 40. segundoa iritsita, Beñik markagailua estreinatu zuen jaurtiketa indartsu batekin baloia atezainari eskuetatik ihes egitea eragin ostean. Lehen gol horren ondoren, bigarrenak 2 minutu gehiago baino ez zituen behar izan heltzeko, Raulek egindako aldaratze batean.

0-2koarekin, handia zen motibazioa, eta, horren ondorioz, 7. minutuan Txikik aldea handitu zuen bigarren zutoinetik. Hori gutxi balitz bezala, segundo batzuk geroago, Danik bere punteria atera zuen argitara 0-4koa jartzeko, aurkariari aukeratutako 5eko jokoa antolatzeko ia denborarik eman gabe. Aurrerago, atsedenaldirako 2 minuturen faltan, etxekoak lehenengo gola egin zuten gure galera bati etekina ateratzen, eta emaitza horrekin joan ginen atsedenaldira. Bizkaitarrek behin bakarrik asmatu zuten arren, Danik ekintza askotan salbatu behar izan gintuen.

Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Ivan, Ceci, Txiki eta Raulekin ekin genion bigarren zatiari. Otxartabek atezain jokalariari eustea erabaki zuen, eta horri erantzunez, Zalduak gola sartu zuen beste behin ere ate hutsera jaurtita. Minutu bat gehiago behar izan zuen Raulek gauza bera egin, eta 1-6koa igotzeko. Ondo geunden, oso ondo, eta nabaria zen sentsazio hura.

Bigarren zati honen erdialdearen atarian, aurkariak beste bi gol sartu zituen 5eko jokoa alde batera utzi gabe, lehenengoa taldeko ekintza azkar batean, eta bigarrena, arrisku eremuaren barruan galdutako baloi bat aprobetxatuta. Gehiagorako gogoz, amaierarako 8 minuturen faltan, Bilbokoek berriro asmatu zuten area barrutik, eta nabarmentzen hasi ziren. Emaitzean eragindako hurbiltze horrek tentsio-minutuak ekarri zituen arren, beren jokoari eusten jakin izan genuen azken txistua entzun arte.

Izugarrizko indarra eman diguten 3 puntu eskuratu ditugu, eta era berean, harridura sortu dugu taulako bigarren postuko jabea izaten jarraitzen duen talde baten aurka garaipena lortuta. Hau da jarraitu beharreko bidea. GOOOOOOOOOOAZEN!!!!!

Elkarbanatu berria! / ¡Comparte esta noticia!

MARCANDO EL CAMINO A SEGUIR

2024-01-29T21:57:58+01:0029/01/2024|

El sábado nos enfrentamos a uno de los rivales más duros de la categoría sabiendo que teníamos que luchar contracorriente.

Comenzamos el encuentro con Dani, Beñat, Ceci, Zaldua y Txiki y, llegado el segundo 40, Beñi estrenó marcador con un tiro que hacía que el balón se le escapara de las manos al portero rival. Tras el subidón de ese primer gol, el segundo tardó tan solo 2 minutos más en llegar, en un rechace que materializaba Raúl. 

Con el 0-2, la motivación era máxima y, fruto de ello, en el minuto 7 Txiki aumentaba distancias desde el segundo palo. Por si fuera poco, segundos después, Dani sacaba a la luz su puntería para poner el 0-4 prácticamente sin dar tiempo al rival de organizar ese juego de 5 por el que habían apostado. Más adelante, a falta de 2 minutos para el descanso, los locales marcaban el primero tras un pérdida nuestra y, con tal resultado, nos íbamos al descanso. Cabe destacar que, pese a que los vizcaínos tan solo pudieron acertar en una ocasión, Dani nos salvó de muchas más.

Tras volver de los vestuarios, comenzamos la segunda mitad con Dani, Iván, Ceci, Txiki y Raúl. Otxartabe decidió mantener la figura del portero jugador y, respondiendo a ello, Zaldua marcaba lanzando una vez más a portería vacía. Tan solo un minuto más necesito Raúl para hacer lo mismo y subir el 1-6. Estábamos bien, muy bien, y se notaba.

A las puertas del ecuador de esta segunda parte, el rival marcó dos goles más sin desprenderse del juego de 5, el primero en una rápida acción grupal y, el segundo, aprovechando un balón pérdido dentro de la zona de peligro. Con ganas de más, a 8 minutos para el final, los de Bilbao volvían a marcar desde dentro del área y empezaron a hacerse notar. Pese a que tuvimos minutos de tensión por dicho acercamiento en el resultado, supimos aguantar su juego hasta escuchar el pitido final.

Tres puntos que saben a gloria y que sorprenden al que actualmente sigue ocupando el segundo puesto de la tabla. Este es el camino a seguir. GOOOOOOOOOOAZEN!!!!

Elkarbanatu berria! / ¡Comparte esta noticia!

Go to Top