Lauburu Ibarra Mahalak 8.jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean Belabietan. Gaur egungo liderra den Goierri taldearen bisita jaso zuten eta Arevalok bizkarrak irabazteko burutzen duten lauko jokoa eta estrategia bidez egiten duten lan ona nabarmendu zituen norgehiagokaren aurretik.

Zailtasunaz jabetuta baina puntuak lortzeko nahikoa indarrarekin zelairatu ziren ibartarrak. Lehen zatia ona izan zen etxekoentzat, eta aurkariak baino aukera gehiago izan zituzten. Dena den, ez zuten jakin horiek ondo gauzatzen. 

Eskarementurik ez izatearen ondorioz, falta inozoak egin zituzten area ertzean eta horrek partida baldintzatu zuen. Aurkariak ere egin zuen bat edo beste, baina gureek ez zuten lortu horiei etekina ateratzea. Haiek, aldiz, Montxi beren jokalariaren bidez, 3 goleko aldea ipini zuten. Emaitza hori erabakigarria izan zen gerora. 

Partidaren amaieran sentitutako sentsazio gazi-gozoaz aritu zen Arevalo. Haren ustez, taldeak oso konbinazio onak izan zituen lehen zatian eta 5×4 jokoari eutsiz pazientzia izan zuen. Dena den, bigarren zatian bikain atera zitzaion bisitariari jokaldietako bakoitza eta, moreei berriz, sinesgarritasuna falta izan zitzaien egoera argiak amaitzeko. Bi taldeen arteko alde nagusia jaurtiketetan egon zela adierazi zuen gure entrenatzaileak.

Beti bezala, porrotatik ikasi eta gauzak lantzeko erabiliko dute astea mutilek. Gainera, larunbatean berriz ere etxean jokatuko dute eta zaleen indarra eta babesa sentitu nahi dute berriz ere puntuak lortzen jarraitu eta dinamikari ihes egiten ez uzteko.

GOAZEN LAUBURU!!!!