2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu.
2.B taldeko  jokalari baten berritzea jakinarazi nahi dugu, Javi Saldise, hain zuzen.
Kanpaina bikain bat burutu ostean, moratuekin berrituko du beste urtebetez. Bi aldeak elkarrekin jarraituko dute erronka handiko denboraldi zirraragarri honetan.
Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala eta Beñat Aldalur, Andoni Carlosena, Oihan Carlosena, Daniel Garcia, jokalarienak etorri dira.
Pixkanaka ari gara lantaldea osatzen. Denboraldi historikoa izango da, klubak lehenengo aldiz hartuko baitu parte Errege Kopan.