Larunbatean SCDR Anaitasunaren aurka jokatu genuen Ligako hamargarren jardunaldia. Zaleen berotasunak Ibarrak egun horretan zituen gradu baxuei egin zien kontrastea, eta hala, batere erraza izango ez zen beste erronka bati ekin genion.

Marcos, Raul, Avaro, Ceci eta Zalduarekin hasi genuen lehen zatia, eta lehen minutuak abaguneez beteta egon ziren berdeentzat. Markagailua estreinatzeko zorian egon ziren hasieratik, baina, besteak beste, Raul bigarren zutoinean ondo ipini, eta taldeko ekintza on bat golean amaitzea eragotzi zuen. Handik gutxira, Dylanek egin zuen antzeko zerbait, eta horrela saihestu genuen, beste behin, markagailua kontran estreinatzea. Hala ere, gero eta gehiago sortzen jarraitu zuten, eta horren aurrean, irtenbide bakarra izan genuen: Marcos. Zalantzarik gabe, bera izan zen nafarrei eszenatoki benetan zaila jartzearen arduradun nagusia.

Gure aldetik, bat edo beste sortu genituen arren (adibidez, Zalduak jaurti eta ia atezainaren gainetik sartu duenean), ez ginen erabat fin ibili amaieran, 16. minutuan Txikik Chukyren zerbitzura gola sartu zuen arte (1-0). Emaitzan apur bat gehiago urruntzeko itxaropena galdu gabe, intentsitatea handitu genuen, eta horrek, aldi berean, txartel horia ekarri zion Txikiri eta bosgarren falta talde osoari.

Hori alde batera utzita, Narvaizek apustu ona egin, eta 5 jokoaren alde egitea erabaki zuen. Atsedenaldirako 1:53ra, erabakiak emaitza eman, eta berdinketa lortu zuten (1-1). Besterik gabe, lehen erdiaren amaierara iritsi ginen.

Aldageletatik itzuli ostean, Dani, Alvaro, Ceci, Raul eta Zalduarekin eman genion hasiera bigarren zatiari. Lehen 20 minutuetan ez bezala, askoz gehiago nabarmendu ginen. Alvarok, esaterako, defentsa atzean utzi zuen batzen jarraitzeko ekintza ezin hobe batean, baina ez zuen Ceci garaiz ikusi area barruan. Hurrengo ekintzan, aldiz, Cecik ez zuen behar izan ikusia izatea, eta area barruan baloia bereganatu ostean, 2-1ekoa jarri zuen.

Antzera, Martinek aukera polita izan zuen, baina konturatzerako, atezain bisitaria oso gainean zegoen. Ondoren, amaierarako 6:43ra, Anaitak atezain jokalaria aukeratu zuen berriro. Horretan murgilduta, bi txartel hori, aldeko nagusitasuna eta gol bikoitza etorri ziren: Zalduak 34. minutuan (3-1) eta Raulek 36. ean (4-1).

Amaierarako 3 minutu baino gutxiago falta zirenean, Anaitasunak bosgarren falta igo zuen, eta horrek Chukyren penalti bikoitza eta 5-1ekoa ekarri zituen.

Kostata, baina iritsi dira funtsezko 3 puntu.

Orain batzen jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen. GOOOOOAZEN!!!!!