Asteburu honetan denboraldi arrakastatsu bati emango dio amaiera klubak. Liga erregular guztiak amaituta, playoffen garaia da. Mailaz igotzekoak edota lurraldetako finalaz gain erkidego mailakoak ere izango dira, eta hemen, jokatu dezaketen kategoria desberdinetan hiru finaletatik bi jokatuko ditu Lauburuk denboraldi bikain honi agur esateko.
Pasa den larunbatean Zierbenako kadeteak merezimendu osoz, Euskadiko txapelketa irabazi zuten, eta larunbat honetan Lauburuko neskak emakumezkoen Euskadiko finala jokatuko dute Santurtzi indartsu baten aurka; Estatuko bigarren mailara igoera dago jokoan. Zierbenako gaztetxoei berriz, Nafarroan ospatuko den Espainiako txapelketaren aurreko faserako zorterik onena opa diegu.
Emakumezkoen partidua Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian jokatuko da, larunbatean 18:30etik aurrera.
Erkidego mailako final honek, Euskadiko areto futboleko txapeldunaren tituluaz gain, Bigarren Maila Nazionalera igotzeko aukera ematen du. Gure probintzian eta Erkidegoan emakumezkoen areto futbolak duen egoera ikusita, hitz potoloak direla deritzogu. Erreferentzia moduan izateko, aipatu, finala denbora geratuz jokatuko dela, lurraldekoak denbora geratu gabe jolasten diren bitartean. Ez da nolanahiko jauzia edozein eratara, eta mailaz igotzen den taldeak aurre egin beharko dio.
Olatzen neskek munduko ilusiorik handiena jarri dute hitzorduan, jarraian jokatuko duten bigarren finala izango da eta etxeko lanak eginda dituztela kontziente izanda, partidaz gozatzen eta afizioa gozarazten saiatuko dira. Taldea autobusez joango da Santurtzira eta gure neska borrokalariek lagundu nahi duen orok Olatzi telefonoz edo whatsAppez abisua pasa besterik ez du (686 201 835). Bidaia doakoa da.
Igandean gure infantilak beren ametsa luzatzen saiatuko dira eta areto futbolaz gozatzen jarraitu ahal izango dute beste jardunaldi batez, Arrasateko Musakola Udal Kiroldegian ospatuko diren XXXVII. EUSKADIKO ESKOLARTEKO KIROL JOKUEN azken fasean.
Alvaro eta Txipiren mutilak Iurretako “A” bizkaitar taldea eta Arabako Calasanz taldearen aurka jokatuko dute jarraian esango den ordenean:
10:30ean: Calasanz-Iurretako “A”
11:30ean: Lauburu Uzturpe 2004-Calasanz
12:30ean: Iurretako “A”-Lauburu Uzturpe 2004
Garaikurren emanaldia 13:15 aldera izatea aurre ikusten da.
Argitzeko xedez, aipatu behar, Euskadik oinarriko kluben Espainiako txapelketetara kadeteak eta jubenilak bakarrik eraman ditzakeela. Azken hauek, klub honi hainbeste poz eman dion Jubenilen Ohorezko Mailatik bakarrik sartzen dira. Euskadiko beste kategoria guztiak, benjaminetik hasi eta infantilak arte, ezin dute txapelketa horretan parte hartu, eskola-kirolean daudelako, bertako administrazio publikoak onartutako legediaren arabera.