Norgehiagoka guztian zehar ongi lehiatu bazuten ere, Alfredo Hualderenak porrota mingarria jasan zuten Pinsequen. Aurkariak lehenengo zatian sartutako bi estrategia-golek Aragoiarren aldera begira utzi zuten balantza.
Bertakoen nagusitasunarekin hasi zen partida, biziago atera ziren-eta. Hainbat alditan iritsi ziren Josebaren atera, baina honek trebezia handia erakutsiz, arriskuak alderatzen eta markagailua hutsean mantentzen jakin izan zuen. Gero moreak bere jokoa egiten hasi ziren, zelai propioan landuz eta aurkariaren atera arriskuarekin iritsiz. Lehenbizi Andoni Carlosenak eta ondoren Andoni Agirrezabalak langa jo zuten jaurtiketa bana egin zuten. Pinsequek berriz, korner batean Unaik errematatu eta sarean sartzen asmatu zuen, markagailuan 1-0ekoa ezarriz. Segidan Ibarrako atearen inguruan egindako falta batean LuisMik 2-0ekoa markatu zuen bigarren zutoinean botata. Honela joan ziren aldageletara, desesperazio puntu batek ukituta.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren antzeko tonikarekin joan zen. Ibarrakoek izan zituzten lehenengo aukerak, baina Pinseque oso arriskutsu bilakatzen zen baloia osten zuenean, eta nagusitasunarekin trantsizio arriskutsuak sortzen zituen. Honela iritsi zen 3-0ekoa, Benik baloia ostu eta Zuhaitzena bi baten kontra iritsi zirenean; Zuhaitzek ezin izan zuen LuisMik berriro bigarren zutoinera egindako jaurtiketa geratu. Hamar minutu falta ziren amaierarako, eta Lauburu era guztietara saiatu zen. Azkenean bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuten moreek, baina ez zen haien eguna nonbait, eta gol bakarra egitea lortu zuten. Andoni Carlosenak sartu zuen penalti bikoitz bat botata.
Markagailuan 3-1eko emaitza zutela iritsi ziren beraz, amaierara. Joko ona eginda ere eta aurkariaren atera iritsita ere, porrot bat gehiago pilatu du  Lauburuk, eta honek estrategiaren defentsan alarma guztiak pizten ditu, puntuak galtzen ari dira-eta.
Gaurtik aurrera, egindako esfortzutik osatu eta datorren asteartean izango duten norgehiagoka galantaren aurrean prestatzen hasiko dira. Errege Koparen final 32renak jokatuko dira Belabietan eta Lauburuk Bigarren Mailako Rivas madrildarraren aurka jokatuko du. Gipuzkoako areto futbolarentzat festa handi bat izango denez, moreen jarraitzaileek taldeari ezusteko bat ematen eta hurrengo bazterketara pasatzen laguntzea espero dugu.
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMOREeginLAUBURU
XEHETASUNAK
PINSEQUE AD: Cárdenas, Ivan Quintin, Cristian, Carlos eta Beny. Unai (1), Luismi (2), Diego, Alex eta Kikik ere, jolastu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, A. Carlosena (1), Beñat, J. Saldise eta Andoni. Oihan, Aitzol, Zumeta, Alvaro, Garmen, Dani G. eta Zuhaitzek ere, jolastu zuten.
GOLAK
1-0 MIN 16 Unai
2-0 MIN 19 LuisMi
DESCANSO
3-0 MIN 28 LuisMi
3-1 MIN 38 Andoni C.
EPAILEAK
Iñaki Castillejo Alvarez (Nafarroako Komitea)
Daniel García Goikoetxea (Nafarroako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Cinta Marin Pastor (Aragoieko Komitea)