LAUBURU KE IBARRA – C.D. TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ
Lehenengo postuetan kokatzea ahalbidetuko dien 3 puntuak gehitzeko asmoz itzuliko da Ibarrako taldea Belabietara. Horretarako, ligako bi jardunaldietan galdu ez duten hiru taldeetako bat gainditu beharko du, Tafallako Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldea. Pasa den astean Bilbon lortutako merituzko berdinketaren ostean, Alfredo Hualderen mutilek, Belabietan Errege Koparako sailkapenean gozatutakoa oraindik gogoan izango duen afizioari beste poz bat gehiago eman nahiko diote.  
Antzeko neurketa izango da larunbatekoa. Nafarrak intentsitate handiarekin jokatzen dute, izaeraz; horregatik borroka beroa izango dela aurreratu daiteke. Tafallakoa izan da uda honetan hobekien indartu den taldea, aurreko kanpainako lantaldera Iñigo Amezketa (Xota eta Oparrulon jokatutakoa), Alex Arriazu (Aspil taldean eta Italiako ligan jokatutakoa) eta Jesus Preciado (Juventud del Círculo taldeko jokalari ohia) gehitu ditu-eta. Azpimarratzekoa da baita ere, Unai Martinez, pasa den denboraldiko jokalaririk erabakigarrienaren baja; Aspil Vidal taldetik deitu eta lehenengo mailan jokatzera joan da. Ibarrako pistan bi talde hauek jokatutako azken partidan bisitariek irabazi zuten, beraz, oraingoan errebantxa lortzen saiatuko dira moreak.
Larunbateko norgehiagokaren prestaketa jokalariek hanketan pilatutako esfortzuak markatu du; Errege Kopako hurrengo neurketa ere aurrean dute gainera; urriaren 9an izango da, Belabietan. Guzti honek lesioak sendatu ezina ekarri du, Andoni Agirrezabala eta Javi Saldise larunbatera kontu handiarekin iritsiko direlarik.
Alfredo Hualde entrenatzailearen balorazioa honakoa izan da: “Larunbatean Tafatrans taldearen kontra jokatu beharko dugun norgehiagoka lasaitasun handiarekin hartu behar dugu, denboraldi honetarako egindako errefortzuak sailkapenaren buruan kokatu nahi duen taldeetako bat dela adierazten baitu. Guk gure bideari jarraitu behar diogu eta pilatu ditugun lau puntuak lortzeko hartutako jarraibideak argi izan. Gure jarraitzaileak gustura sentitzea nahi dugu eta Kopako partidan nola babestu gintuzten ikusita, gurera ekartzen amaitu”.
Norgehiagoka Belabieta kiroldegian izango da, 18:30ean
Betiko moduan, klubaren Twitter kontutik jarraitu ahal izango duzue partidua.
Ez ahaztu: LARUNBATA, IRAILAREN 29, 18:30ean
Oharra: norgehiagokaren atsedenaldian, Leaburuko Ostatu jatetxeak eskainita, bazkideen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko da.