Bere publikoaren aurrean txapeldun izateko aukera hitzordu historikoan
LAUBURU K.E. IBARRA - C.D.F. ZIERBENA F.S. Bigarren postua jada ziurtatua, Ibarrak ligako txapeldun izateko aukera errealak izanda jokatuko du larunbatean. Hori gertatzeko beharrezkoak diren bi baldintzak zailak dira, eta sare sozialak lehertuko diren arratsalde frenetikoa izango da, zalantzarik gabe. Lehenengo eta behin, garrantzitsuena, Alfredo Hualderen mutilak Zierbena indartsuari irabazi beharko diote; hasiera batean, egun betetzen duena baino postu altuagoan egotekoa zen talde bat. Bigarrenik, Lauburu txapeldun bilakatu eta garaipen-oihua [...]