Lauburu Mahala Ibarrak Kantabriako MARROCK C.D. taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan, 16:00etatik aurrera Belabietan. Talde honek, orain arte jokatutako zortzi norgehiagoketan bi garaipen eta sei porrot pilatuta, bederatzigarren postua betetzen du.
Aitor Arevaloren mutilentzat sailkapenean hiru puntu gehiago gehitzeko eta beren bolada ona luzatzeko aukera ezin hobea izango da. Honek konfiantza irabazten lagunduko die, sailkapenaren goiko postuei begira jarri eta jaitsierako postuetatik urruntzeko.
Bi ordu beranduago, Bigarren B Nazionalak bere amets zoragarritik esnatu gabe jarraitzeko aukera bat gehiago izango du. Oraingoan, aurkaria C.D. Escuelas Ciudad de Guadalajara taldea izango da, 18:30ean Belabietan. Etengabeko saioa izango dugu larunbatean Ibarran.
Klubeko gainontzeko taldeak zubia egin dute, Gipuzkoa mailako lehiaketak atseden hartu baitute asteburu honetan.