Lauburu Ibarra Mahalaren gol-festa
Lauburu Ibarra Mahalak 14-3 irabazi zion Mar Rock talde Kantabriarrari ligako bosgarren jardunaldian. Garaipen honekin denboraldiko laugarrena gehitu dute moreek eta goiko postuetan finkatu dira. Partidaren hasiera ez zen bertakoen gustukoa izan; Aitor Arevaloren mutilak kontzentrazio maila baxuarekin atera ziren pistara, eta horrelakoetan aurkariak egoera aprobetxatzea ohikoa izaten da. Bigarren minutuan bisitariek markagailuan aurreratzea lortu zuten, langara jaurtiketa bat eta beste ekintza arriskutsu bat ere, geratu behar izan zuen [...]