Martxoak 3ko larunbatean, moratuen lehenengo taldeak Las Fuentes talde aragoiarraren kontra jokatuko du Zaragozako gotorlekuan, Alberto Maestro kiroldegian.
Norgehiagoka zaila izango da, Zaragozako taldea, lau garaipen eta bi berdinketekin lortutako 14 punturekin sailkapenaren beheko aldean kokatua baitago. Eta areto futbol nazionaleko brontze kategorian jarraitzea jokatzen dutenez, gelditzen diren zortzi partiduetatik bakoitza final baten moduan jokatuko dute.
Lauburuk berriz, beste prisma desberdin batetik egingo dio aurre norgehiagokari. Hemendik amaierara geratzen den partidu bakoitza finala bezala izango da honentzat ere, baina hainbeste kostatako hirugarren postua mantentzeko helburuarekin jokatuko du. Talde honen izaera inkonformista eta garailea erakusteko momentua izango da, ea jokoan egongo diren hiru puntuak ekartzea lortzen duten. Alfredo Hualde entrenatzailearen hitzetan: “Lantaldearen gogo-aldartearekin eta izan dugun entrenamendu astearekin oso pozik gaude, baina permanentzia jokatzen duen talde baten kontra jokatzen dugula jakitun gara, eta bere kantxan gainera, Zaragozan. Guzti honek, oso partidu zaila izango dela pentsarazten digu eta irabazteko gauzak oso ongi egin beharko ditugu. Taldean pentsamendu bakarra dugu, irabaztea”.
Partiduan baja ziurrak izango dira Oihan eta Alex, beren lesioetatik osatzen jarraitzen baitute; eta Aitzol ere bai, gripearekin dagoelako.
Ibarrako espedizioa Belabietatik aterako da larunbatean 13:00etan
Gogoan izan, norgehiagokaren nondik norakoak klubeko twitter bidez jarraitu ahal izango direla: @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu, LARUNBATA, MARXOAK 3 18:00etan
#GoazenLaburuKEIbarra