Lauburu Ibarra Mahalak Asturiasko Lugones herrian jokatuko du larunbatean, bere ligako bigarren jardunaldian, eta bertan, La Esperantza-Rangers taldea izango du aurrez aurre. 18:15ean hasiko da norgehiagoka, beraz, Ibarrako taldea 9:30ean aterako da kiroldegitik, ea 3 punturekin itzultzen den, honela, sailkapeneko lehenengo postuetan jarraitu ahal izateko.
Bertako taldea, pasa den asteko Racing de Mieres talde asturiarraren moduan, berria da kategoria honetan, eta eskarmenturik ez, baina ilusiorik handienarekin aterako dira pistara lehenbiziko hiru puntuak lortzera. Lehenengo jardunaldian Elorrietaren kontra galdu zuten 10-7eko emaitzarekin; ikusten da joa badutela.
Ibarrakoek lehenengo norgehiagokan atzemandako akatsak zuzendu ostean, partida on bat jokatzen saiatuko dira konfiantzan irabazteko. Larunbatean entrenatzaileak lantalde osoa izango du eskura eta lehenengo taldearekin bidaiatuko duten jokalari kopuruen arabera erabaki beharko du deialditik kanpo nor uzten duen.
Bere hitzetan: “Lehenengo jardunaldia galdu duen aurkari baten kontra jokatuko dugu, baina gauzak ondo egiteko ilusio  handia duen taldea da, eta ziur naiz norgehiagoka zaila izango dela. Gurean zentratu behar dugu, gure puntu indartsuez baliatu. Etxetik kanpora jokatzea ez da inoiz erraza izaten, baina partidu on bat jokatu eta irabazteko prestatuta gaudela uste dut”.
#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez