Gabonetako etenaldiaren ondoren, Alfredo Hualderen mutilek Burgosera bidaiatu zuten Ligako hamaseigarren jardunaldiko partida jokatzera. Oraingoan, Juventud del Círculo taldearen aurka jokatzea tokatzen zen. Azken honi dagokionez, orain arte talde morea baino postu bat gorago kokatzen zen sailkapenean, 3 puntu gehiagorekin. Beraz, hori kontuan hartuta, Ibarrakoek bazekiten larunbateko garaipenak garrantzi handia zuela euren arteko aldeak murrizteko.
Horrela, partidari hasiera eman eta Lauburu aurkaria baino nagusiagoa izan zen lehen zatian. Lehen minutuetatik, Carlosena anaiek aukera onak izan zituzten markagailua irekitzeko, baina atezainak ondo urrundu zituen jaurtiketak. Hala, hainbat iritsiera eta aukera asko izan ondoren, Iñigok konfiantza irabazteko balio izan zuen 0 eta 1 garrantzitsua jartzeaz arduratu zen.
Lehen zatiko minutuak pasa eta Lauburu nagusi izaten jarraitu bazuen ere, Burgoseko taldea ere ikuskizun ona eskaintzen hasi zen, topaketa berdintzeko aukerak sortuz. Dena den, handik gutxira, lehen zatiaren amaierara iristeko 7:25 falta zirenean zehazki, Antxonek 0 eta 2-koa jarri zuen markagailuan Aitzolen asistentzia baten ondoren.
Intentsitateak partida markatzen jarraitzen zuen eta bi taldeak 5 faltekin jarri ziren. Egoera horren aurrean, penalti bikoitza iritsi zen etxeko taldearen alde baina Endikak, bere atea ondo defendatuz, hura gelditzea lortu zuen. Eta, era berean, aurrerago, oraingoan Ibarrakoen alde izango zen penalti bikoitza jaurti zuen Zumetak, baloiak sare barruan bukatzen zuelarik eta partidako lehen zatia 0 eta 3-ko emaitzarekin ixten zelarik.
Aldageletatik bueltan, aukerak sortzen jarraitu zuen talde moreak, baina atezainaren lan ona eta azken jaurtiketan asmatze falta zela eta, ez zen markagailua mugitzea lortu. Pixkanaka-pixkanaka ez zitzaizkien aukerak falta izan Burgoskoei ere eta aldeak murriztea lortu zuten Lauburuk baloia galdu ondoren trantsizio bat ondo aprobetxatuz (2-3).
Alfredo Hualderen mutilek ezin zuten onartu aurkariari kontsezioak emateko luxua eta, horregatik, larunbatekoa bezalako partidak eta bertan bizitako zenbait une hobeto kuadeatzen ikasi behar dute. Izan ere, joko oneko minutu asko egon arren, erraza da akats puntual batengatik deskonektatzea. Beraz, gogoan izan behar dute denboraldi honetan puntuak lortzea asko kostatzen ari dela eta hori, etxetik kanpo, prezio altuan ordaintzen dela.
Hori kontuan izanik eta partida amaitzeko 10 minutu baino gutxiago falta zirenean, talde ibartarraren beste zenbait akatsen ondorioz, Juventud del Círculo taldeak berdinketa jartzea lortu zuen eta markagailua iraultzen hasi zen.
Hala ere, emaitza horrekin, Alfredo Hualderen mutilek eutsi egin zioten partidari eta, azken txistua entzuteko 2 minutu baino zerbait gehiago falta zirela, Zumetak partidaren norabidea aldatu zuen berriro, korner baten irteeran bolea batekin baloia aurkariaren atean sartuz.
Egoera horren aurrean, etxeko taldeak 5-eko jokoaren alde egin zuen berriro ere berdinketa lortzen saiatzeko. Hala ere, amaieratik oso gertu, Javi Saldisek azken gol bat sartu zuen eta, horrela, partida 3 eta 5-eko emaitzarekin amaitu zen. Hortaz, 6 jardunaldi garaipena ezagutu gabe pasa ondoren, azkenean, talde moreak bere bolada txarra haustea lortu du.
Azkenik, beren egoerari buelta eman eta aurrerapauso handia ematea lortu dutela adierazi nahi izan zuen Alfredo Hualdek baina, hala ere, oraindik beste puntu asko atera behar direla helburura iritsi ahal izateko. Gainera, hurrengo hitzak ere gehitu nahi izan zituen: “Taldea ondo dago. Badakigu gure ezaugarriekin, gure defentsako intentsitatearekin eta gure baloi jabetzarekin jokatuz aukera handiak izaten ditugula; baina gol faltak, azkenean, partida kontrolpean ez izatera eramaten gaitu. Ia minutu guztiak menderatu ditugula uste dut, eta emaitza bidezkoa dela esan dezakegu, etxera ekarritako 3 puntuak mereziz”.
Garaipen garrantzitsu honen ondoren, Lauburuk lan dinamikarekin jarraituko du. Batzen jarraitzeko gogo handia dute eta bolada positiboari eutsi nahi diote, puntuak murrizten jarraituz. Beraz, lan eta kontzentrazio handiko astea izango da datorren hau ere.
GOAZEN LAUBURU!!!!