Sailkapenaren lehenengo postuetan kokatuta, lehenbiziko itzuli honen azken fasean sartuko da Ibarra. Abenduak 2ko larunbatean, Iruñeara joango dira A.D. San Juan taldearen kontra neurtzera, ligako 13. jardunaldia izango den partidurik garrantzitsuenetako batean.
2.B kategorian tradizio handia duten bi talde dira eta biak 24 punturekin berdinduta iritsiko dira norgehiagokara.
Nafarra azken denboraldietan sailkapenaren goiko partean egoten ohitua dagoen talde kontsolidatua da. Denboraldi honen hasieratik Iker Bizkaik entrenatzen duen taldeak urteak daramatza bere kantxa gotorlekua bilakatzen, beraz, larunbateko norgehiagoka Alfredo Hualderen mutilentzat erronka handiagoa izango da larunbatekoa.
Entrenatzailearen hitzetan, “garai onean iritsi gara lehenbiziko itzuliaren finalera, baina kalitate handiko eta pribilegiozko postuak betetzen dituen hiru taldeei egin behar diegu aurre. San Juan taldeari irabazteko, badakigu jokoaren alde guztietan ongi egon beharko dugula; ez bazaude maila horretan, ezin duzu emaitza onik espero bere kantxan. Gainera, aurten Lauburu nafartu egin da, beraz, gutako askorentzat derbi bat bezala izango da”.  
Partiduan, azken unera arte zalantza izango dira Dani eta Agus.
Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da, larunbatean 15:15ean.
Gogoan izan, ohiko moduan norgehiagokaren nondik norakoak klubaren twitter bidez jarraitu ahal izango dituzuela: @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu: ABENDUAK 2ko LARUNBATEAN 18:00etatik aurrera.
GOAZEN LAUBURU!!!