Larunbatean Alcorcon FS talde madrildarraren bisita jaso genuen lehen itzuliko azken jardunaldiko partidan. 3 puntuen garrantzia kontuan hartuta, gure jokalarien bajek ez zuten laguntzen neurketari nahi genuen moduan aurre egiten. Hala ere, partida serioa jokatu nahi genuen, are gehiago jakinda, galduz gero, atzetik jarraitzen gintuzten 4 taldeek sailkapenean aurre hartzeko arriskua benetakoa zela.

Horrela, Marcos, Zaldua, Alvaro, Txiki eta Beñirekin hasi ginen, eta jokoaren lehen minutua heldu aurretik, Txikik markagailua estreinatu zuen ateko sake baten ostean egindako lapurreta batean (1-0).

Bi minutu geroago, berdinketa iritsi zen (1-1), taldeko jokaldi on batekin. 1-1ekoa lehen zatiaren erdialdera arte mantendu zen arren, berehala jarri gintuen aurretik Raulek (2-1), atezainaren aldaratze baten ondorioz galdutako baloi bat aprobetxatuta. Emaitza horrekin joan ginen atsedenaldira.

Itzuleran, hasierako boskotea errepikatu genuen bigarren zatiari ekiteko. Hasi eta bi minutura, Raulek berriro sartu zuen gola kontraeraso azkar batean Alvararoren zerbitzura, eta horrekin batera, markagailuan distantzia gehixeago ipini (3-1).

Antzera, bi minutu geroago, Dylanek 4-1ekoa jarri zuen, atezainak baloia urruntzean egindako akatsa barkatu gabe. Madrildarrek beste gol batekin erantzun bazuten ere (4-2), Ceciren hurrengo bi golek (32. minutuan kornerreko sake batetik jasotzean, eta 34. minutuan ate hutsera jaurtita), 3 puntuek etxetik ihes ez egiteko behar zuten indarra eman ziguten; izan ere, amaierarako 3 minuturen faltan Alcorconek 5eko jokoaren alde egin (6-3), eta hirugarrena sartu zuen arren, ez zuen izan gehiagorako astirik.

Laugarren postua eskuratzea ahalbidetu diguten puntuak lortu ditugu. Beraz, lehen itzulia ahalik eta ondoen agurtzea lortu dugu, ezbehar guztiei aurre eginda.

Orain, bigarrenaren bila!!!! GOOOOOAZEN!!!!!