Larunbatean Errioxako Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen Ligako hogeita bosgarren jardunaldian. Helburua lortzeko, ezinbestekoa izango zen, zaleen laguntzarekin batera, joko ona mantentzea 40 minututan zehar.

Jorge, Eric, Oscar, Boli eta Chuky bostekoarekin hasi genuen partida. Aukera argirik gabe igaro ziren lehen 5 minutuak, eta bisitarien zenbait jaurtiketa arriskutsuk arriskua bertan zegoela gogorarazten ziguten. Hala ere, Christianek aukera ona izan zuen, eskuin hegaletik zihoala ekintza indibidual batean. Handik gutxira, Queleko bi jokalari Jorgeren aurka atera ziren kontraerasoan, baina ez zuten asmatu azken metrotan. Era berean, gure taldeak aukera polita izan zuen Ericek baloia bigarren zutoinean utzi zuenean, baina inor ez ze iritsi hura jasotzera.

Lehen erdiko ekuatorean sartuta, gure arean lapurtu zuen Quelek, eta markagailua estreinatzeko zorian egon zen kontraerso azkarra burutuz. Hala ere, baloia kanpora joan zen berriro. Aurrerago, gure kontraeraso batzuk izan ziren ekintza aipagarri bakarrak. Zalantza gabe, eta atsedenaldira aurretik joan ahal izateko, handitu egin behar genuen intentsitatea.

Era berean, area ertzean egiten ziguten falta arriskutsu batek markagailua ireki ahal izan zuen gure alde. Estrategiaz saiatu ginen, baina atezainak esku hartze bikoitza egiten zuen, lehenik Iliasen jaurtiketa geldituz eta, gero, Boliren buruz egindako aldaratzea. Horren ondoren, funtsezko lana egiten zuen berriz ere atezain bisitariak, bere taldea Chukyren bi jaurtiketa indartsuetatik salbatuz.

Gero, atsedenaldirako bost minuturen faltan, bosgarren falta igo, eta minutu luzez beste bat egin gabe aurre egitea tokatu zitzaigun. Jokoan aldaketa nabarmenik egin gabe, atsedenaldira 0-0ekoarekin joaten ginen. Bagenekien buru-belarri lan egin behar genuela, eta bultzada txiki bat eman partida aurrera ateratzeko.

Aldageletatik itzuli ondoren, Bolik, Chukyk, Ericek, Oscarrek eta Jorgek osatzen zuten hasierako boskotea. Baloia mugimenduan jarri eta gutxira, barkatu ezineko galera egin, eta auurkariari gol bat oparitzeko zorian egon ginen. Azken honek, ordea, ez zuen amatu azken metrotan. Gero, Chukyk atezaina gainditzea lortu zuen ekintza batean, baina jaurti eta baloiak atean zegoen defentsaren bizkarrean eman zuen.

Antzera, Iliasek Txikiri eginiko paralela on batek arratsaldeko lehenengoan ere igo ahal izan zen, baina baloia atezainaren hanketan erori, eta, gutxigatik izan bazen ere, ez zen barrura sartu. Orduantxe, 27. minutuan, Quelek markagailua estreinatu zuen eskuin hegaletik jaurtiketa egoki batekin (0-1). Golak min ematen zuen, baina jarraitu beharra zegoen.

Horretan murgilduta, amaierarako 9 minuturen faltan, berdinketa ipini zuen Belabietan Christianek, falta baten ondoren, Iliasen zerbitzura (1-1). Une ezin hobea berdinketa lortzeko eta borrokan jarraitzeko.

Bi taldeek laugarren falta pilatuta, taldea aurretik jartzeko zorian egon zen Txiki. Hala ere, ez zen ondo iritsi Iliasek bigarren zutoinera egiten zion pasera, berriz ere falta batetik, eta area ertzean. Tentsioa handitzen zihoan bitartean, bosgarren falta iritsi zen bi taldeentzat, eta partida erabakita utzi zuen gola ere iritsi zen. Christianek Chukyri pasatzen zion area barruan, honek hartu, biratu eta esferikoa barrura sartzen zuen eskuadratik (2-1). Amaierarako bi minutu eskas falta ziren, eta Belabieta osoa inoiz ez bezala altxatzen zen. Horren aurrean, 5eko jokoarekin saiatu zen aurkaria, baina markagailuak ez zuen gehiago mugitu nahi izan.

Beste aste batez, ez digute ihes egiten 3 puntuak. Dinamika horri eutsi behar diogula jakinik, eta batzen jarraitzeko, buru-belarri jarraituko dugu lanean. Lortuko dugu! GOAZEN LAUBURU!!!!