Bihar gure taldea Tafallara joango da arratsaldeko 18:00etan Tafa FS liderraren aurka lehiatzeko. Ligako 26. jardunaldiari dagokio partidak eta, azken hiru norgehiagoketan lortutako emaitzek eman diguten indarra ahaztu gabe, dinamika on hori mantentzea ezinbestekoa bihurtu da gure taldearentzat. Izan ere, ezin dugu alde batera utzi, taularen buruan puntu-alde handia duten taldeak izan ezik, beste guztientzat ezer ez dagoela erabakita.

Aurkariari dagokionez, orain arte jokatutako partidetatik 23 irabazi ditu eta 2 galdu. Ondorioz, sailkapeneko lehen postuan kokatu da 69 punturekin. Gainera, berriro 3 puntu lortuz gero, larunbat honetan bertan eskuratuko lukete Ligako titulua; izan ere, talde bakar batek ere ezingo die arrapatu denboraldia amaitzeko geratzen diren 4 norgehiagokak irabazita ere.

Horregatik guztiagatik, eta bere joko estiloa eta intentsitatea oso ondo ezagutzen ditugulako, badakigu arratsalde zaila izango dugula aurretik. Belabietan nafarrei harrera egin genien neurketan ikusi ahal izan genuen. Bertan, haien aldeko 5 eta 9-ko markagailuak taldearen banakako kalitatea erakutsi zuen.

Horrela, gure jokalari guztiei deitu die Jotak, eta ez dago zalantzarik: gure bertsiorik onena atera behar izateaz gain, kasta asko erakutsi beharko dugu tafallarrak garaitzeko. Ez dadila izan gogo faltagatik! Zaila bada, ez da ezinezkoa. Zaila bada, bada lortzea. GOAZEN LAUBURU!!!!