Larunbatean Brunetera (Madril) joan ginen taulako lehen postuetan jarraitzeko aukera ez galtzeko asmoarekin.

Lehen zatiari dagokionez, oso parekatua egon zen. Markagailua irekitzea oso positiboa izan zen (Ilias, 5. min), baina goizegi 5 faltarekin jarri ginen, eta aurkaria bi golekin aurreratu zen (bata 9. minutuan eta bestea 12. minutuan). Hala ere, indartsu mantendu ginen, eta bigarren zutoinetik jarri genuen berdinketa, trantsizio on baten ostean (Chuky, 17. min).

Aldageletatik bueltan, sentsazio onak areagotu, eta Chukyk aurretik jarri zuen gure taldea, hasi eta bi minutura. Oro har, hobeto menderatu genituen espazioak eta bizkarrak, eta etxekoek atezain jokalariaren alde egin bazuten ere, norgehiagoka 2-7 jarri zen zirraraz betetako bost minututan. Golak Ericek (28. minutuan) eta Urik (29. minutuan bat, eta 31. minutuan beste bi) sartu zituzten. Geroago, Chukyk lortu zuen gure zortzigarrena, bikain antolatutako eraso batean. Azkenik, behin-betiko 3-8koa jarri zuten etxekoek, azken txistua entzuteko segundo gutxi falta zirenean.

Partidaren amaieran, Jotak adierazi zuen “oso pozik” zeudela, eta garaipena oso garrantzitsua zela, batez ere aurreko jardunaldiko emaitza kontuan hartuta.

Beste behin heltzen diegu indarrez funtsezko hiru puntuei. Datorren larunbatean urtea amaitu aurreko azken partidetako bat jokatuko dugu Belabietan. Tafa talde nafarraren bisita jasoko dugu, eta gure taldea lanean ari da jada beste 3 puntu eskuratzeko.

GOOOOOAZEN!!!!!!