3 puntuk egiten die ihes ibartarrei Patatas Gómez Sala 2012 taldearen aurka 2-4 galdu ostean

Jotaren taldea atzo itzuli zen Belabietara Ligako 7. jardunaldia jokatzera. Horretarako, Zaragozako Patatas Gómez Sala 2012 taldearen bisita jaso zuten. Joan den asteburuan Pinsequeren aurka galdu ondoren, funtsezkoa zen 3 puntuak lortzea, are gehiago kontuan hartuta etxean irabazteak beti batzen duela, eta asko.

Horrela, Oscar, Adil, Christian, Boli eta Marcosekin hasi genuen lehen zatia. Baloia martxan jarri eta lehen aukera izan zitekeena Christianek izan zuen, falta batetik jaurti ondoren. Hala ere, Zaragozako taldeak baloia aldentzea lortu zuen. Ericek ere ezustean harrapatu zuen markagailua ireki zezakeen kanpoko jaurtiketa batekin. Geroago, Chukyk zuzendutako kontraeraso oso azkar batek bere eserlekuetatik altxa zituen zaleak. Hala ere, atezain bisitariak berriro urrundu zuen.

Bien bitartean, Patatas-ek bere indarra erakutsi zuen eta aukera garrantzitsuak ere sortu zituzten, Marcosek defendatutako ate barruan pilota sartzea lortuz 10. minutuan. Gure atezainak lehen jarutiketa bikain gelditzea lortu zuen, baina ez zen iritsi horren ondorengo aldaratzera (0-1). 3 minutu geroago, Christianek txartel horia ikusi zuen eta aurkariak ez zuen aukera alferrik galtzen faltatik berriro gola sartzeko (0-2). Baloiak defentsako barreratik egiten zuen alde lehenengo eta, ondoren, gure atezainetik.

Hurrengo aukera gureentzat izan zen. Ikerrek 1×1 bat burutu zuen atezainaren aurka eta une hartan gehien behar genuena lortzeko zorian egon zen. Ondoren, atsedenaldirako 4:56ra, Chukyk bere kalitatea erakutsi zuen defentsa atzean utzi eta ondoren atezaina gainditu ondoren. Horrela, kolonbiarrak estilo handiz hurbildu gintuen markagailuan (1-2).

2-1ekoak gure aukeretan sinetsarazi zigun, ekuatorerako minutu baten faltan aurkariak area barrutik galdutako baloi batean aldea handitu zuen arte (1-3), kornerreko sake batekin bikain burututako akzio baten ondoren. Segundo batzuk geroago, eskuin hegaletik egin zuten berriro (1-4). Besterik gabe, atsedenaldira joan ginen Ibarran.

Aldageletatik itzuli ondoren, Jorge, Oscar, Chuky, Adil eta Christianekin hasi ginen. Talde bisitariaren bi abisuk gogoratu zuten pilak jarri behar zirela partidatik zerbait atera nahi bagenuen. Minutuek aurrera egin ahala, baloiaren nagusitasuna mantentzea lortu genuen, eta ez zitzaigun aukerarik falta izan. Falta izan zitzaiguna, ordea, azken metroetako azken bultzada izan zen. Postera egindako bi jaurtiketek eta langetara egindako beste batek emaitza iraultzearekin amestea eragotzi zigun, gehien merezi genuenean.

Horrela, 9 minutu luzeren faltan, 5etik ateratzen ginen emaitza aldatzeko helburu argiarekin. 5eko jokoarekin, Erici zuzendutako txartel gorri batek, inork ulertu ez zuenak, azken minutuei bat gutxiagorekin aurre egitea eragin zuen. Zazpi jardunaldietatik laugarren aldia da jokalari bat kanporatzen digutela eta, oraingo honetan, prezio altua ordaindu beharko dugu, Andorrakoak ezingo baitu hurrengo neurketa jokatu. Dena den, Klubak kartulina gorria rekurritu du, irudiak berriro errepasatu eta aktan jartzen duena ulertu gabe jarraitzen baitu.

Hori guztia alde batera utziz, ondo eutsi genuen eta, are gehiago, aldeak murriztu genituen Adilen eskutik sartutako golari esker, amaierarako 1:11ra (2-4). Denbora gutxirekin, norgehiagokaren amaiera iragartzen zuen txistua entzuten genuen.

Denbora luze baten ondoren, porrota iritsi de Belabietara. Errealitate-dosia, denboraldi honetan talde guztien kalitatea berresteko. Orain, porrota onartu eta lanean jarraitzeko erabiltzea besterik ez da geratzen.

GOAZEN LAUBURU!!!!