Ibarrak bigarren buelta larunbatean hasiko du, Sala Quinto taldearen kantxan. Sailkapenean paretsu doazen bi taldeak egingo dute topo norgehiagoka honetan, bi punturen aldea besterik ez dutelarik.
Aragoikoa kontsolidatutako taldea da, azkeneko denboraldietan sailkapenaren erditik gorako partean amaitzen izaten duena. Aurten lehenengo buelta bikaina egin du, zortzi garaipen segidan lortuta multzoko sailkapenean buru ere izan ziren, baina bolada on honen ondoren lau aldiz jarraian galdu zuten eta pasa den asteburuan Segorberen kontra ere, ez zuten lortu bolada txarrari buelta ematea, binako berdinketan amaituz.
Moratuek berriz, gustura sentitzeko adinako lehen itzulia bete dute, 27 puntu pilatuta eta kategorian gol gutxien jasan dituen taldea izatea lortuta. Orain, bigarren bueltan, seigarren postutik gora egitea da erronka. Honek, norgehiagoka erakargarriago egingo du, bietako inork ez baitu goiko postuetatik aldendu nahi izango.
Alfredo Hualde entrenatzaileak honela zioen honi buruz: “Bigarren buelta hau ilusio handiarekin hasiko dugu. Oraingoz, hasierako postuei so egiteko moduan gaude eta honek, lanean jarraitzea eta partida bakoitzean motibatuta egotea animatzen gaitu; astero amesten jarraitzeko”.
Dani eta Andoni ez dira izango hitzordu honetan, beren lesiotik osatzen ari baitira oraindik.
Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da larunbatean 13:30ean.
Gogoratu, ohiko moduan, norgehiagoka klubeko Twitterretik jarraitu ahal izango duzuela: @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu: LARUNBATA, ABENDUAK 23 18:30ean
GOAZEN LAUBURU!!!