2003ko Kadeteak liga irabazi dute

2019-03-29T13:18:57+01:0029/03/2019|Tags: , , |

Txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan, Mikel Raposok gidatutako 2003ko kadeten taldea bere liga erregularreko txapeldun bilakatu zen pasa den asteburuan. Mikel Raposoren mutilak kanpaina bikaina burutu dute, titulua lortzeko beharrezko erregulartasuna mantenduz. Datorren maiatzan jokatuko den Kadete mailako Euskal Kopan parte hartzeko aukera ireki zaio taldeari titulu honekin; bertan Bizkaiko ordezkariaren kontra jokatu beharko du eta irabazle suertatzen dena, kluben arteko Espainiako Txapelketaren aurreko fasea jokatzeko euskal komitearen ordezkaria izango da. Egutegiaren ondorioz sortzen diren kasualitateak medio, talde moreak jokatu beharko duen azken jardunaldia Belabietan izango da, klubeko beste kadeteen kontra gainera. Talde honek, bigarren itzuli bikaina burutu ostean, [...]