Kadeteen Espainiako Txapelketa antolatzen itxiko du denboraldia Lauburuk

18/19 denboraldi ahaztezin hau amaitzear da eta Lauburuk kadeteen taldearekin Espainiako txapelketaren aurreko fasean parte hartuz eta ekimena antolatuz esango dio agur. Luxuzko kartela izango dugu bertan; Mikel Raposoren mutilak lehenengo mailan taldeak dituzten hiru klubetako kadeteak izango dituzte aurrean: Ribera de Navarra, Sala 10 Zaragoza eta FC Barcelona. Klubarentzat hain berezia izan den denboraldi hau ixteko kartel paregabea, zalantzarik gabe.   Klubak egun berean antolatu duen Lauburu eguneko festak [...]

2019-05-30T18:36:33+02:0030/05/2019|Tags: , , |

2003ko Kadeteak liga irabazi dute

Txapelketa amaitzeko jardunaldi baten faltan, Mikel Raposok gidatutako 2003ko kadeten taldea bere liga erregularreko txapeldun bilakatu zen pasa den asteburuan. Mikel Raposoren mutilak kanpaina bikaina burutu dute, titulua lortzeko beharrezko erregulartasuna mantenduz. Datorren maiatzan jokatuko den Kadete mailako Euskal Kopan parte hartzeko aukera ireki zaio taldeari titulu honekin; bertan Bizkaiko ordezkariaren kontra jokatu beharko du eta irabazle suertatzen dena, kluben arteko Espainiako Txapelketaren aurreko fasea jokatzeko euskal komitearen ordezkaria [...]

2019-03-29T13:18:57+01:0029/03/2019|Tags: , , |

Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen [...]

Lauburu KE Ibarrak asteburu historikoa burutu du

Jokoan zeuden emaitza garrantzitsu guztiak aldeko izan dira asteburu honetan, eta ez da errepikatzen erraza izango. Bazterketak jokatzen zituzten talde guztiek irabazi zituzten beren norgehiagokak eta lehenengo taldeak, larunbat arratsaldean Guadalajaran bertako taldeari irabazita eta Iruñean Zierbenaren porrotaz baliatuz datorren denboraldian errege kopan postu bat lortuta, urrezko amaiera eman zion asteburuari. Klubeko zortzi taldeetatik bostek denboraldiko azken sprint honetan helburu garrantzitsuak lortu dituzte, eta beste hiruak ere, merituzko postuetan amaitu [...]

2018-05-15T13:26:27+02:0015/05/2018|Tags: , |

Emakumezkoen Lauburuk finalerako txartela lortu du (4-3)

Finalerako txartela lortu du Lauburuko Emakumezkoen Taldeak. Iazko kronologia berbera izango dute, beraz, play off-ek. Finalaurrekoetan Trintxerpe izan dute aurkari eta finala Idiazabal kontra jokatuko dute. Finalerdiak 4-3 emaitzarekin irabazi dituzte. Ez-ohiko giroa izan zen ostiral iluntzean Belabietan. Harmailak kasik leporaino. Jendetza. Pasa den urtekoa baino argazki jendetsuagoa zen aurtengoa; eta, giroa, biziagoa. Zaleak animatzeko bildu ziren Ibarrako kiroldegian. Jokoa ere horren isla izan zen. Joan den urtekoa baino biziagoa [...]

2018-05-14T11:46:52+02:0014/05/2018|Tags: , |

Lauburu KE Ibarraren azpiko kategorien astea

Zaragozako Utebon ospatuko den Jubenilen Espainiako txapelketaren fase finalagatik kategoria nazionaleko taldeak atseden hartzen duten bitartean, klubeko azpiko kategoriek Aste Santuetan bi asteko geldialdia eginda gero, konpetiziora itzuliko dira. Emakumezkoen taldea ligako txapelduna izanda eta senior filiala Play Offa jokatzeko aukerak galduta, begirada Javi Mugikak gidatutako jubenil filialean jarrita daukagu. Puntu bakar bat gehituta bigarren postua ziurtatu eta Anoetaren kontra ligako finala jokatzeko eskubidea eskuratuko bailuke datorren maiatzaren 19an. Uzturpe [...]

2018-04-13T12:33:45+02:0013/04/2018|Tags: , |

Lauburu liga erregularraren jabe

Bi partiduren faltan Gipuzkoako senior nesken liga erregularra irabazi du Lauburu K.E-k Idiazabali 3-1 irabazita. Ohi baino zale gehiago gerturatu zen Belabietara ostiral iluntzean. Liga erregularra zegoen jokoan. Lauburuk, irabaziz gero, liga etxean geratzen zen; kontrara, Idiazabalek irabaziz gero, ondorengo partidetan argituko zen txapeldunaren izena. Aukerak zabalik uzteko moduko partidua egin zuen Idiazabalek. Atzean sendo, baloia ondo mugituz eta aukerak sortzen. Honela iritsi zen beren lehen gola, 0-1ekoa, ia [...]

2018-03-27T10:39:35+02:0027/03/2018|Tags: , |

Azken txanpan Lauburuk lidergoan jarraitzen du

Lauburuko emakumezkoen taldeak bizilagunen kontra jokatu zuten pasa den igandean, eta Belabietan neurtu ziren, nahiz eta moratuak bisitariak ziren. Orixeri 2-7 emaitzarekin irabazita beste hiru puntu eskuratu zituzten. Partidua lo hasi zuten Ibarrako neskak. Kosta egin zitzaien martxa hartzea. Markagailuan aurrea hartu zuten arren, berehala etorri zen 1-1 berdinketa. Orixekoek ondo bilatzen zituzten espazioak, baina ibartarrak markagailua estu ikustean bizitu egin ziren. Orduan joko dinamikoagoa egiten hasi ziren eta lehen [...]

2018-03-21T08:04:36+01:0021/03/2018|Tags: , |

1go Territorialeko derbia: Herrikide – Lauburu Aldaz Klinika

Gipuzkoako 1go territorialeko ligako tituluan Play Off-ean sartzeko azken aukeretako bat izango dute Txubelen entrenatuak, ostiral honetan 20:30etik aurrera. Bertako bi taldeen arteko lehia honetan, Tolosarrak 6 puntuko abantailarekin abiatuko dira eta bigarren postua defendatuko dute. Moratuak aldiz, Play Off-a jokatzeko aukera emango luken laugarren postutik lau puntuetara daude eta azken fase horretan egoteko, liga amaiera biribila egin beharko dute. Egutegiak aginduta jubenilen ohorezko mailak eta emakumezkoak atsedena egingo [...]

2018-03-09T09:24:36+01:0009/03/2018|Tags: , |

Gustoko urrezko hiru puntuak

Emakumezkoen Lauburuk garrantzi handiko hiru puntu lortu ditu asteburuan Eskoriatzaren aurka 1-4 irabazita. Aurkari zuzenenak galdu ostean, lidertza are sendoagoan daude ligako azken arnasan. Buelta Eskoriatzara. Hirugarren itzuli honetan bigarrengoz egokitu zaio Laubururi aurkarien zelaiak bisitatzea. Norgehiagoka larunbatean jokatu zuten Manuel Muñoz kiroldegian, 16:30ean. Zelaiko sei jokalari besterik ez, atezaina barne, aurretik zituzten 60 minutuei aurre egiteko. Hauspoak lagunduko ez zuelakoan ekin zien moratuek partidari. Atzean sartuta, defentsan irmo, espazioak [...]

2018-03-06T08:40:54+01:0006/03/2018|Tags: , |

Title

Go to Top