Borobila (8-1)

2019-05-06T22:08:53+02:0006/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA - ESKORIATZA KE Azken jardunaldian etxean jokatu beharko genukeen partida aurreratu eta pazko astean jokatu genuenez, maiatzean sartzearekin batera, Belabietan jokatu beharreko partidei amaiera eman genien ostiral iluntzean. Aurreko partidetan, joko ona erakutsi arren, emaitzak ez ditugu aldeko izan eta beraz, amaiera  zertxobait borobilagoa emateko gogotsu ginen. Hiru urte hauetako ohiturari jarraituz, partida aurretik  mahaiaren bueltan elkartu ginen kontzentraziorako kafe dosia hartzeko prest. Aurrean aurkari gogorra genuen arren, dena ematera atera ginen kantxara eta baita lortu ere. Aspaldian ez bezala, ostiral iluntzeko partidan dena ondo atera zitzaigun eta golak ere bata bestearen segidan iritsi ziren, jokaldi borobilak [...]