Kanpoan garaitu du Lauburuk hondarrekoaren kontra (2-7)

AD PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD - LAUBURU KE IBARRA Peña La Union taldearen aurrean merezitako garaipena lortu zuten ibartarrak. Talde moreak espero bezala jokatu zuten eta hasiera-hasieratik besteak baino gehiago izan ziren, markagailuan alde handia ezarriz aurrena eta azken minutuetan oraindik gehiago aldendu arte. Hasieratik garbi geratu ziren talde bakoitzaren asmoak. Bertakoak pista erdian jarri zuten defentsa, baloiaren jabetza Laubururi emanez. Lauburuk berriz, bertakoen baloi irteeran egiten zuten presioa. Zumetari [...]

2019-05-21T20:35:08+02:0021/05/2019|Tags: , , |

Titulua lortzeko aukerak agortuko ditu Lauburuk bere azken irteeran

A.D. PEÑA LA UNIÓN CALATAYUD -- LAUBURU K.E. IBARRA Errege Koparako sailkapena denboraldiko helburu nagusietako bat izanda, lortu izanak ematen duen poztasunarekin, baina azken jardunaldira arte ligako tituluagatik borrokatzeko ilusioa eta ardurarekin, Lauburuk kurtsoko bere azken irteera izango du asteburuan. Calatayudera bidaiatu beharko dute Alfredo Hualderen mutilak ligako azken aurreko norgehiagoka jokatzea. Bertakoak, kategoriaz jaitsita jada, bere jarraitzaileez agurtuko dira egun horretan, beraz, norgehiagoka ona burutzen saiatuko direla pentsatu behar [...]

2019-05-17T20:57:16+02:0017/05/2019|Tags: , , |

Errege Koparako sailkatu da Lauburu

LAUBURU KE IBARRA - FUTSAL IBI - MUSEO DEL JUGUETE CFS Garaipen indartsua lortu du Lauburuk Ibi lermatu baten kontra 7 eta 1 irabazita. Lehenbiziko zatian egindako lan bikainaren ondorioz 5-1eko emaitzarekin erretiratu ziren aldageletara eta norgehiagoka erabakita utzi zuen. Bigarren zati osoan Ibikoek bosteko jokoaren aldeko apustua egin zuten emaitza igotzea lortzeko itxaropenarekin, baina Lauburu handi bat ikusi zen hor eta lantalde guztiaren elkarlana, esfortzua eta defentsa-ordenak hiru puntuak [...]

Belabieta erabakigarria izango da

LAUBURU K.E. IBARRA - FUTSAL IBI – MUSEO DEL JUGUETE C. F.S. Geratzen zaizkion hiru finaletatik lehenengoa jokatuko du larunbatean Lauburuk bere publikoaren aurrean. Pasa de astean Sala Quintoren aurkako norgehiagokan berdinketa garratza eginda ere, zorionez beste taldeek lortutako emaitzak aldeko izan zituen Lauburuk, liderrarekiko tartea txikitzea ahalbidetu baitzuten. Honela Valentziako Nitida Alzira liderretik 4 puntura geratu zen talde morea, eta hirugarren eta laugarren sailkatuekin zuen aldeari eustea ere lortu [...]

Borobila (8-1)

LAUBURU KE IBARRA - ESKORIATZA KE Azken jardunaldian etxean jokatu beharko genukeen partida aurreratu eta pazko astean jokatu genuenez, maiatzean sartzearekin batera, Belabietan jokatu beharreko partidei amaiera eman genien ostiral iluntzean. Aurreko partidetan, joko ona erakutsi arren, emaitzak ez ditugu aldeko izan eta beraz, amaiera  zertxobait borobilagoa emateko gogotsu ginen. Hiru urte hauetako ohiturari jarraituz, partida aurretik  mahaiaren bueltan elkartu ginen kontzentraziorako kafe dosia hartzeko prest. Aurrean aurkari gogorra genuen [...]

2019-05-06T22:08:53+02:0006/05/2019|Tags: , , , |

Berdinketa egin du Lauburuk etxean Sala Quintoren kontra (5-5)

LAUBURU KE IBARRA - SALA QUINTO 4-0eko errentara iritsi eta Aragoiarrak joko more on baten aurrean uzkurtuta gol aukera garbi asko eduki ondoren, Lauburuk ezin izan zuen Sala Quinto taldea garaitu Belabietan. Bertakoak erlaxatu eta Zaragozako taldea bere aukeretan eta erremontatzean sinesten hasi zen eta azken minutuan lortu zuen. Partidako lehenbiziko minutuetatik bi taldeen apustu desberdinak ikus zitezkeen. Ibartarrak baloi irteeran presionatzen zuten Sala Quintori zirkulazioa eragotziz eta Zaragozakoek berriz, [...]

2019-05-03T17:51:02+02:0003/05/2019|Tags: , , |

Lidertza barrandatzen jarraitu nahi du Lauburuk

LAUBURU KE IBARRA – SALA QUINTO F.S. Pasa den larunbatean Cuellarren lortutako justuko garaipena ospatzeko ere denborarik gabe, Ibarrak ligako beste hitzordua du asteazkenean, maiatzaren 1ean. Sailkapena argitzen doan garai honetan, talde morea Alzira liderraren atzetik doazen bakarrak moreak izatea ahalbidetu dute azken emaitzek, atzeago datozen taldeei 2 eta 4 puntuko aldea ateratzen die-eta; San Juan eta Tafatrans talde nafarrek elkarren artean jokatuko dute jardunaldi honetan. Tesitura honetan asteazkeneko norgehiagokak [...]

2019-04-30T16:00:09+02:0030/04/2019|Tags: , , |

Bost finaletatik lehenengoa jokatzera abiatuko da Lauburu Cuellarrera

F.S. MARIANO RICO CUELLAR  - LAUBURU KE IBARRA Zazpi hautagai, bost final eta azkeneko sprinta. Honelaxe ikusten da ligako titulua eta datorren denboraldian Errege Koparen ateak irekiko dizkien lehenengo hiru postuetako bat lortzeko lehia. Zorionez, Ibarra azken fase honetara guztia lortzeko aukera garbiekin iritsi da; aurreko 25 jardunaldietan egindako lanaren emaitza izan da. Geratzen diren bost finaletatik lehenengoa Segovian jokatuko dute jokalari moreek, F.S. Mariano Rico de Cuellar taldearen kontra; [...]

2019-04-26T13:26:48+02:0026/04/2019|Tags: , , |

Lauburu ez zen kikildu Belabietan (8-4)

LAUBURU K.E. IBARRA - F.S. SANTURTZI Lehenengo zati bikain batean jokoa menderatuz, okasioak eta golak eskura izan zituen norgehiagokan beste hiru puntu gehiago lortu ditu Lauburuk; bigarren zatian berriz, 5x4arekin sufritzea tokatu zitzaion, errenta mantentzeko minutu luzeetan defentsa gogorra egin behar izan baitzuen azken emaitza lortu arte. Norgehiagokaren hasiera-hasieratik bi planteamendu desberdin ikusi ziren. Santurtzi bere kantxan geratzen zen, zain, baloia ematen eta ibartarren jokoan akatsak bilatzen. Ibartarrak berriz, bisitarien [...]

2019-04-15T15:54:04+02:0015/04/2019|Tags: , , , |

Titulua lortzeko lehiara hurbildu nahi du berriro Lauburuk

LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da. Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den [...]

2019-04-11T17:26:48+02:0011/04/2019|Tags: , , |

Title

Go to Top