Azpiko taldeek izango dira protagonista asteburuan

2019-05-02T19:35:34+02:0002/05/2019|Tags: , , , , |

Ciudad Realen ospatuko den errege kopa dela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez eta azpiko kategoriek eta territorialek hartuko dute protagonismoa jardunaldi honetan. Infantilek eta kadeteek bazterketa desberdinak jokatuko dituzte Gipuzkoako txapelketako finalera iristeko helburuarekin. Senior kategorian, Lauburu Berazubi Fisioterapia taldea Lasarteko Aldaz Hortz Klinika taldearen aurrean jarriko da; zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak neurtuko dira hurrenez hurren, eta ligako finalari eroso erantzungo diote Txubelen mutilak bigarren itzulian ondo erreakzionatu ostean. Norgehiagoka honek irekiko du jardunaldia Belabietan, ostiralean 20:00etan. Jarraian neskak hartuko dute lekukoa eta Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Lesioek min handia egiten ari dira denboraldi honetan eta [...]