AHALEGINA, SAKRIFIZIOA ETA LEHEN POSTUENGATIK BORROKATZEN JARRAITZEKO GOGOA
Azken bi partidak etxetik kanpo jokatu ondoren, larunbatean Belabietara itzuli zen Lauburu, Ligako sailkapenean postuz igo ahal izateko beharrezkoak diren 3 puntuak lortzeko egin duten lan gogorra erakusteko gogoz. Oraingoan, F.S Cuéllar Cojalba Mariano Rico taldeari egin behar izan zioten aurre. Cuellarreko taldeak, ibartarrengandik 10 puntura egon arren, Alfredo Hualderen mutilen intentsitateari eta azkartasunari eusteko gaitasuna zuela erakutsi zuen. Espero bezala, inork ez zuen amore eman partidaren amaiera iritsi [...]