Lauburuko Kadetea Espainiako Txapelketako errebelazio taldea izan da

2019-06-03T20:12:00+02:0003/06/2019|Tags: , , |

BARCELONA LASSA SAILKATU DA LAS ROZASEKO FASE FINALERAKO   Pasa den asteburuan bizitutakoa oroitzapenean gordeko du familia moreak arrazoi desberdinengatik, eta Lauburu eguna da horietako bat. Burutu beharreko festa bat zen klubaren ustez, eta balorazio positiboa besterik ezin zaio egin pasatako egunaz. Herri bazkarian edota plazako puzgarriarekin gozatutako uneak kluba osatzen dugun guztien arteko elkartasuna ahalbidetu zuten, egun eguzkitsu eta bero batez lagunduta gainera. Asteburu berean, Espainiako kadeteen txapelketaren barruan, Lehenengo Mailako hiru klubetako kadeteak jasoaz Belabieta galaz jantzi zen. Luxuzko kartela izan genuen etxean, eta gure borrokalariek hamaika gauzetan desberdintasun garbiak izanda ere, maila mantentzen eta torneoaz gozatzen saiatu [...]