Lauburuk Sub 19ko Selekzioen txapelketako aurreko fasea antolatuko du

2017-12-25T10:00:22+01:0025/12/2017|Tags: , |

Klubaren historian lehenengo aldiz, areto futbolaren afizioak eta bereziki moratuenak Estatu mailako Sub 19 kategoriako futsal onenaz gozatzeko parada izango du. Bost selekzio neurtuko dira izen handiko torneo honetan eta bakoitzak azken faserako tokia bilatuko du. Klub desberdinetako begirale, tekniko eta kirol zuzendariak ere bertan izango dira, pistan gazte oparoren bat aurkitzeko esperantzan begia jarrita. Urtarrilaren 10etik 14 igandera arte Ibarrak Balear Irletako, Extremadura, Valentzia, Euskadi eta egungo txapelduna den Kataluniako selekzioak hartuko ditu; Belabietan ikuskizun paregabea eskainiko duen multzoa zalantzarik gabe, gainditu beharreko aurkaria Kataluniako selekzioa izango delarik. Euskadik berriro ere, bere historiaren kontra egin beharko du torneo honetan [...]