Bolada onean jarraitzen du Lauburu Ibarra Mahalak (8-2)

2019-04-30T15:10:48+02:0030/04/2019|Tags: , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - VALLE DEL EBRO CD 8-2 irabazi zion Lauburu Ibarra Mahalak Valle del Ebro errioxar taldeari bere hogeita hirugarren jardunaldiko norgehiagokan eta emaitza onen boladarekin jarraitzen du honela. Ibartarrak bisitaria baino martxa bat gehiagorekin atera ziren eta markagailuan 7-1eko emaitza ezarrita erretiratu ziren aldageletara, bigarren denbora jokatzeko zegoela partidua jada erabakita utziz. Bisitariek egin zuten hasierako sakea; errioxarrak oso defentsa eskema kontserbatzailea ekarri zuten. 10-12 metroetako defentsa eginez, baloi-osteak bilatzen zituzten kontrara ateratzeko. Ibartarrak aste honetan mota honetako defentsak landu dituztenez, 40 segundo besterik ez zituzten behar izan markagailua irekitzeko, Iraitz Beak area kanpotik egindako gol [...]