TALDE MOREAREN GARAIPENA MIERESEN
Lauburu Ibarra Mahala taldeak 1-10 irabazi zion Racing de Mieresi Ligako hamalaugarren jardunaldian. Moreek partida serioa jokatu zuten Mieresen eta ez zioten aukerarik eman etxeko taldeari. Garaipen honen ondoren, ibartarrek hirugarren postuan jarraitzen dute 33 punturekin, (11 garaipen eta 3 porrota) eta liderrarengandik soilik 6 puntura kokatzen dira. Partida kontzentrazio handiarekin hasi zuen talde moreak eta 3 minututan 4 goleko aldea lortu zuten markagailuan. Golak Oier Goikoetxeak (X2), Alvaro [...]