LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI
Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da.
Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den astean Guadalajaran lortutako garaipenaren ostean, Ibarrakoek baikor begiratzen die sailkapenari.
Oraintxe bertan, ibartarren xedea, beti kontrako eztarritik joan zaion talde bati irabaztea da. Lehenbiziko itzulian lortutako garaipenak azken sei ika-miketan egindako berdinketen edo porroten bolada txarrarekin amaitzeko balio izan zuen.
Azkena pasa den denboraldian, garai paretsuan jokatutako norgehiagokan gertatu zen, ezkerraldeko taldeak Laubururi 1-2 irabazi zionean. Aitor Berezok entrenatutako eta pistan Roberto Pedruezak gidatutako taldeak salbaziorako geratzen zaion azken aukera moduan hartuko du larunbateko hitzordua. 15 punturekin eta jaisteko mugatik 8 puntura egonda, Santurtzik oso zaila jarriko dio Laubururi, gainera, pasa den astean Sala Quintori irabazita susperraldiarekin etorriko dira bizkaitarrak. Maila handia erakutsi beharko du Lauburuk garaipena eskuratzeko.
Lesioek gutxitu dira lantalde morean. Zuhaitzen bajaz gain, Andoni Agirrezabala ere minez iritsiko da larunbateko partidara, denboraldia hasieratik duen pubalgiak, ligako konpromisoetara iristeko gehiegizko esfortzua egitera behartzen baitu.
Bestela, erritmo onean joan diren hiru entrenamendu egin dituzte aste honetan, norgehiagoka honek behar duen kontzentrazio mailarekin. Santurtzin kontrako garaipenak beste irauli positibo bat eragingo lioke sailkapenari eta hori lortzeko mentalizatuta dago lantalde osoa zein teknikoek.
Alfredo Hualdek honi buruz hauxe esan zigun: “Tranpa moduko norgehiagoka horietako bat izango da. Beteranoez eta talentu handiko gaztez osatutako taldea da Santurtzi, norgehiagokan sartzen uzten badiogu, ondo lehiatuko dute eta amaierara guri ezusteko bat emateko aukerekin iritsiko dira. Hasieratik gure dohainak martxan jarri behar ditugu, honela gure erritmoa eta defentsa intentsitatea inposatzeko. Jarraitzaileen babesa ezinbestekoa izango da eta beraiekin kontatzea espero dugu; garaipenak gure helburuetara hurbilduko gaitu eta hori oparitu nahi diegu”.
Norgehiagoka larunbatean, apirilak 13an izango da 18:30ean, Belabieta kiroldegian.
Betiko moduan, partidaren emankizuna Klubaren Twitter bidez jarraitzeko aukera.
Oharra: norgehiagokaren atsedenaldian, Danon Txokoa jatetxeak eskainita, bazkide guztien artean bi lagunentzako afari bat zozkatuko da.
#AukeratumoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra