15 2019.04.15

Lauburu ez zen kikildu Belabietan (8-4)

2019-04-15T15:54:04+02:0015/04/2019|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA - F.S. SANTURTZI Lehenengo zati bikain batean jokoa menderatuz, okasioak eta golak eskura izan zituen norgehiagokan beste hiru puntu gehiago lortu ditu Lauburuk; bigarren zatian berriz, 5x4arekin sufritzea tokatu zitzaion, errenta mantentzeko minutu luzeetan defentsa gogorra egin behar izan baitzuen azken emaitza lortu arte. Norgehiagokaren hasiera-hasieratik bi planteamendu desberdin ikusi ziren. Santurtzi bere kantxan geratzen zen, zain, baloia ematen eta ibartarren jokoan akatsak bilatzen. Ibartarrak berriz, bisitarien baloi irteera defentsan bertan estutzen zuten, pareko taldearen jokalari onenei pentsatzen eta jokoa sortzen utzi gabe; eta erasoan, baloiaren jabetzarekin pazientzia izaten. Gauzak honela, bizkaitarren kantxan egindako baloi-oste batzuen ondoren, [...]

11 2019.04.11

Titulua lortzeko lehiara hurbildu nahi du berriro Lauburuk

2019-04-11T17:26:48+02:0011/04/2019|Tags: , , |

LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da. Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den astean Guadalajaran lortutako garaipenaren ostean, Ibarrakoek baikor begiratzen die sailkapenari. Oraintxe bertan, ibartarren xedea, beti kontrako eztarritik joan zaion talde bati irabaztea da. Lehenbiziko itzulian lortutako garaipenak azken sei ika-miketan [...]

Go to Top